Garapenerako lankidetzan espezializatzeko 2019 bekak
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 10etik urriaren 9ra bitartean izango da (biak barne).
Lehenengo argitaratze data: 2019/09/05
Deialdi honetan eskaintzen diren 4 beken espezializazioak honako hauek dira:
Generoa eta garapena
Lankidetza Afrikan
Ekintza Humanitarioa
Gizartea eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa
Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. 12 hilabete iraungo dituzte eta Vitoria-Gasteizko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan egingo dira.
Zenbatekoa 20.000 euro gordin izango da, horietatik 2.000 euro formaziorako izango dira.
BEKA JASOTZEKO BALDINTZAK:
- Bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan auzotartasun administratiboa edukitzea.
- Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea ( ez dauka zergatik lizentziaduna izan beharrik)
- Gehienez 28 urte edukitzea bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren arloan edo garapenerako hezkuntzakoan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan bereziki.
- Lehendik beka hauek edo unibertsitate-ikasketadunei bideratutako garapenerako lankidetzako alorreko antzeko beste prestakuntza-beka batzuk lehenik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik.
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko arazoaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 13. artikuluan jasotako egoeraren batean aurkitzen diren pertsonak.