Eduki publikatzailea

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

Bestelako laguntza

Izapide irekirik gabe

Beken helburua

Helburua da beka honen onuradun diren ikasleak gehiago trebatzea, lanbide-profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten. Horretarako baliatuko da lan esperientzia ziurtatzeko aukera hau.

Martxan jartzeak emango die hezkuntza-mundutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia bat egiteko aukera 635 pertsonari. Beka lortzen duten pertsonek zeharkako gaitasunei buruzko formazioa jasoko dute.

Baldintzak

Programan parte hartzeko aukera izango dute:

- 2023/2024 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.
- 2023/2024 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu duten pertsonek.
- 2024/2025 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenek.