Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batez ere ohea zen miresgarria; lau koltxoi zituen, lau bururdi, burusiak lodi-lodiak, ohe estalki ederra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Leiho irekitik sartzen zen argira, ohe jadanik jantziak eta gaineko arropa ongi tolestuak trufa egin zioten nire nahikeriaren hutsalari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Txikia izango da gela, zuriz pintatua, horman armairu bi, hozkailu bat, eta ohe biko litera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.
Ohe moduko bat zekarten. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 65. orr.
Azken batean ohea behegaina bezain gogor dago. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.
Gau hartan Gabriel Irisarrik eta Juvenalia Mickeviciusek ohe berean egin zuten lo. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
"Ohe berean egin genuen lo hamar urtean", esan zion behin, "zergatik izango dituzu bada sekretuak nirekin?". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 245. orr.
New Yorkeko erietxeetan, ordea, 62.800 ohe daude soilik, eta, asko jota, 12.000 libratuko lirateke. Berria - Gaiak 2006-02-25
Estalkiz jantzi dut ohea Egiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz. Elizen arteko biblia EsZ 7,16
Bere logela erakutsi zidan, horma zuri eta batentzako ohe bakarreko gela soila. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Bi lekutako ohea badinat. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
Horren ondotik, biharamunean, goitikaz beteriko ohe batean esnatzean bezain higuindurik sentitzen nintzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Ulisesek, orduan, ohea nola egin zuen azaldu zien, zurgin trebe baten gisa, eta oheak zituen ñabardura guztiak adierazi zizkien. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.
Amak oheko arropa zikinak eta nire pijama jaso zituen zorutik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.
Logelara joan eta neure oheko izarak erretiratu nituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 37. orr.
Oheko tapakiak apartatu zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 90. orr.
Hirugarren egunean askatu didate eskua oheko hankatik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 95. orr.
· Duhau lejitimista baxenabartarrak gogo onez eskaini zizkidan Orbe karrikako bere etxean ohea eta mantenua, eta tratu ezin lañoagoa eman zidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 288. orr.
Inbestizamendu horren ondorioz sortuko ditu 320 laguntzaile lan postu, eta xahar etxetan 1435 ohe idekiko dira, gaur egungo zortzi mileri gehituko direnak. Herria 2005-12-15
Berari gustatzen zaion bezala hasi ginen ohea egiten: azpiko maindirea zabaldu, ertzak koltxoipean sartu, eta gero eskua pasatu genion, zimurrik gera ez zedin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.
Oheak egin gabe, gosarian erabilitako mahaia jaso gabe. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Eurinomek ohea prestatu zien. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.
Beste ohe bat prestarazi zuen bere logelan, bertan kriseilua gau guztirako piztuta utziz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.
Etxeak beste bi logela zeuzkan, baina hango oheak jantzi gabe zeuden. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.
Ohea aldatzeko maindireak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.
Nire ohea zabaldu nuenean pijama bat aurkitu nuen burkopean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 71. orr.
Jauntzi, ohea bildu eta altxatu, hormako katean lotuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Kaka egin eta ohea zikindu zidan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.
Seietako kanpai-hotsak entzun aurretik uzten nuen ohea, eta galtza motzak eta elastiko arre kolorea janzten nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 18. orr.
Gauero malkoz bustitzen dut ohea, blai eginda uzten etzalekua. Elizen arteko biblia Sal 6,7
Denak ohera joan ziren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.
Aitak ohean ematen zuen egun osoa, buru azpian hiru edo lau buruko pilatuta. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.
Oinetakoak kendu eta ohean etzan zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Baziren bost hilabete hiriko gizon bat, Pedro izenekoa, guztiz elbarri ohean etzana zegoela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.
Susie ohean eseri zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.
Virginiak negar egiten zuen ohean ahuspez jarrita, hain isilka non batzuetan bere bizkar-ikarari erreparatu behar nion lo gelditu ote zen jakiteko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Ohe handian eserita, portua ikus zezaketen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
Ohe txiki bat moldatu zien txerpolari baten gurdi zaharrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.
Etzanda egon nahi zuen hantxe, ohe eroso hartan, betiko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.
Ohe gogorra lumazkoa begitantzen zitzaion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Diru pilak hutsune handi bat egin zuen neska gaztearen ohe bigun delikatuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Ez pentsa hemen bakarka eta ohe leunetan lo egiten dugunik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Barroteen itzala ohe zuriaren gainean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Baina inork ez zuen utzi nahi manten, suaren eta katiluen beroa, zer eta berotu gabeko ohe hotz baten truke. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Ohe desegin baten irudia zegoen bere buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Haren ondoan eseri nintzen ohe arras nahaspilatuaren gainean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 144. orr.
Logelan bakarrik nago, bederatzi ohe hutseko salan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.
Ama ohe tolesgarrian dago eserita, irakurtzen, josten, puntu egiten edo ikasten, une horretan zer egin behar den, hartan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Bazen ohe elastiko maiztu bat -familia osoak gogoz erabiltzen zuen, besoak astintzeaz batera saltoka ibiltzeko-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.
Zelda aski handi batean sartzen gira, orduan berean hustu dutena guretzat, bi ohe bikoitzekilakoa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.
Erietxeko atarira iritsi zen unean bertan, ikusi zuen beste gaixo bat zeramatela ohe gurpildunean ebakuntza-gelara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.
Bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, Frantziskoren izena esan eta esan, gizon bat agertu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.
Nire aurrez aurre nire ohea, haritzezko ohe zahar habedun bat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.
Antzinako kaobazko ohea, arropa gordetzeko armairua, hau ere egur berekoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.
Lau zutabeko ohe dotore batean, oihal zintzilikari hautseztatuekin, Crookshanks zetzan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.
Burdinazko ohe bat zuen, leihoaren aurreko hormaren zokoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.
Maindireak zuloz beteta zeuden; baita lumazko ohea ere. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.
Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.
Ohe arropak kenduta, emakumeak Ttipiren agentzian ohi zuen uniformea zeraman jantzirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.
Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.
Barruan badira arropak, ohe-tapakiak, artile-matazak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Gela izugarri handi batean, aitak bi ohe-ilararen artean eraman ninduen eskutik helduta ile zuri kizkur ederreko aguretxo batengana. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Emaztea aurrez aurre eseri zitzaion ohe-sofan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
Ohe-armairuak eta haurren zurezko sehaskak sukalde pribatuan zeuden. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Era bateko eta besteko mahaien, ohe-mahaien eta idatz-altzarien gainean zeuden gauza txiki guzti-guztiak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
Ohe bagoian bidaiatzen nuenean, maleta berehala utzi eta dutxatzeko beta ematen zuelako erabiltzen nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Pullman ohe-bagoiaren konpartimenduko txoko estuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
-Ohe eta diru aferetan balitekek, baina istorio hau ez duk nire espezialitatekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Orain ospitalean zegoela, ohe-burdinei estekatua eta pildorez kunkurino emokatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.
Garondoa burdinazko ohe-baranda hotzaren gainean etzan eta ametsetan murgildu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Pedro Páramok gaixoa ohe-bizkarraren kontra eratzanez jaso arte itxaron zuen apaizak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.
Txanda hartu genien bi lagunak atera ziren, eta ohe oinean eseri ginen biok. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Zapatak jantzita ohean etzan eta ohe-gaina zikintzen dit! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.
Aita Tontonek ama Gabyri: "Ohe-pasara bakoitzean umegorri bat egiten didan". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.
Hotel hartan bertan izan genuen ohe saioaren urruneko oroitzapen bat nuen, zatikatua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
Behin, gure ohe-saio gogoangarri haietako baten ondoren, begira geratu zitzaidan eta esan zidan zerbait zuela niri kontatzeko. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.
Egun batean, bazkalondotik ia iluntze arte irauten zuen ohe-jardunaldi batean zirrika geundela, aitortu nion Asuni nondik zetorkidan ahalmen ikaragarri hura. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Hala nola Montsek, gure ohe-jolasetan, burua nire zangoen artean sartzen zuenean, esanez: "hemen ni, Garaipenaren Arkuan!”. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 180. orr.
Ez dago arrazoirik ohe-gutizi bat mahai-gutizi bat baino bitxiagotzat jotzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.
Ohe-kontuak norberaren bizitza pribatu eta partikularrari dagozkio. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.
· Sekula ez zituen ohekoak aipatzen; ez nire giharrek egin zioten inpresiorik, nonbait, ez nire berotasunak utzi zion inon erredurarik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.
Klara zurrungaka zetzan ohe gainean, utzi nuen planta berean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Sexu arloan inoiz eginiko inbertsiorik txarrena egin eta gero, bakarrik gelditu zenean, pote bat garagardo hartu, purutxo bat piztu, eta ohe gaineko anabasara itzuli zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.
Ohe ondoko lanpara piztu arteko denbora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.
Ohe barruan irakurtzen nuen nik, izarapean, linterna txiki baten laguntzarekin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Ohe ertzeraino etorri zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Ohe hegian jarri zen Magali. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.
Burua itzuli ere egin zuen nire aldera behin, bere ohe-aldamenean zutik nengoela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.
Biharamunean, ez nintützün nihuntik ere ohe bazterretik jeikitzen ahal. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 110. orr.
Geroago, jeneralaren aita esku-ohe batean ekarri zuten, eroria baitzen zalditik: beste bost urte iraun zuen bizirik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Esku-ohea lurrean ipintzeko eskatu zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 731. orr.
Ez zen logura, eta jauzika aritu zen bere indar guztiaz malguki-ohe gainean. Bi besaulki, sofa-ohe zabala, eta armairu bat, arrunt samarrak denak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.
Eta atzean logela ezkon-ohe handi batekin; gau-mahaiaren gainean zeuden zazpi liburuak, soka batez lotuta. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.
Han zuen Claudek ezkon-ohe handia, eta han egiten zien harrera goxoa bere mutikoei. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
Arloteari, errege-ohea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Eta Paris oparo, mardul, elikagaiz gainezka ageri zitzaion ilunpetan ezkutaturik; barazki ohe baten gainean iritsia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Erretilu batean, indioilar baten hezurrak ageri ziren, perrexilezko ohe baten gainean, habia beldurgarri bat balitz bezala. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.
Sobrante gelditutako pusketak hurrengo urterako gordeko ziren, hurrengo haritz-trunko-enborraren aurretik su-ohea egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.
Azkar, Tito, sar zaitez nire ohe azpian, mugi! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Lasterka gora joan eta ohe azpira sartu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Etxean norbait sartu zela iruditu zitzaidan, eta, jaikirik, armairuetan eta ohe azpian begira aritu nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Petrushkari, berriz, maleta ohe azpitik ateratzeko agindu zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Eta uhaletatik beso bat atera, ohe azpian haztamuka hasi eta ohazpiko beirazko pixontzia hartu eta ikaragarrizko indarrarekin jaurti zuen, pixontzia hegan joan zen logelan zehar eta nire ohe ondoko paretan jo eta txikitu zen Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.
Gordeka bezala, keinu ernez, emaginak ohe estalki batean troxatu zuen eta eliza atarian utzi. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 9. orr.
Batez ere ohea zen miresgarria; lau koltxoi zituen, lau bururdi, burusiak lodi-lodiak, ohe estalki ederra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Ohe-estalkia kendu, eta burkoaren azpian gorde zuen gero liburua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.
Ohe-estalki eta mantetan bilduta sutondo aurrean, edan, sudurra zintzatu, eta berriro edan zuten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Kolore alaiko ohe-estalki baten azpian etzanda. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.
· pl Gorputz osoa hartzen dit ikarak ohe estalkien berotasunean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Neska alde batera itzultzen da, tira egiten die ohe-estalkiei soinburuen gainetik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.
Ordubete geroago, apar geruza zuri-zuri batek estaltzen zituen ohe gaina eta hormetako beheko aldeak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 117. orr.
Zapatak jantzita ohean etzan eta ohe-gaina zikintzen dit! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.
Ohe gaina beste apal batek zeharkatzen zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.
"Zaude"; esku meharrez ohegainak pixka bat atondu zituen; "eseri zaitez pixka batean..." Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 143. orr.
Ohegainekoaz estali zuen bere burua eta, uste baino lehen, lo geratu zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 106. orr.
Nik bizia eman niolako, begizta bat naiz berarentzat, begizta bat da niretzat, eta lotuta gaude ohe gaineko honen puntuak elkarri lotuta dauden bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.
-Ia katagorria ekartzen duzun, ohe gainekorako narru azal gutxi falta zaizkit. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 65. orr.
Ohean etzan eta ohe gainekoak dituen puntu egineko begiztei eta begizten arteko loturei begira egon naiz luzaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.
· pl Maindireek eta ohe gainekoek, desordenaturik, agonia luzearen lekukotza ematen zuten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.
"Double face" horietariko damaskozko errezel eta ohegainekoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Ohe-sabaia purpura eta urrez egina zen, esmeraldaz eta harribitxiz apaindua. Elizen arteko biblia Jdt 10,21
Afaldu genuen, billa haren inguruan paseatu ginen, mila kontu kontatu zizkidan, eta gero, berandu, oso berandu, gela txit eder batean oherarazi ninduen, ohe-sabaia zuen ohe batean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 267. orr.
Eta hauek dituzue haren ohe-sabaiko oihalak, hura, mozkor-mozkor zetzala, estaltzen zutenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.
Gela hutsetan maletak prestatuta zeuden, eta bi ohe tolesgarri ama eta biontzat: han gau batez, azkenekoa, lo egin eta biharamunean Innsbruckera joan beharrean geunden. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.
Sarreratik gertuen dagoena sukaldea da, nahiz eta ohe tolesgarri bat daukan: Blanchek erabiliko duena. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 23. orr.
Ama ohe tolesgarrian dago eserita, irakurtzen, josten, puntu egiten edo ikasten, une horretan zer egin behar den, hartan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Esterak, ohe tolesgarriak, aulki eta mahaien hondar zarpailak, Londresen beren buruak ongi pagatutakoak - hainbestean zetozen honerako; eta argazki bat edo beste, eta liburuak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 32. orr.
burdinazko ohe (12); etxeko ohe (5); gelako ohe (8); krokodiloa ohe azpian (9); nire ohe ondoan (5)
ohe alboan (4); ohe aldera (4); ohe atorra (12); ohe aurrean (5); ohe azpian (57); ohe azpira (5); ohe azpitik (7); ohe bakarra (10); ohe bakarrean (4); ohe barrenean (7); ohe barruan (10); ohe batean eserita (4); ohe batean lo (5); ohe baten gainean (7); ohe batetik bestera (4); ohe bazterrean (8); ohe berean (19); ohe berean lo (4); ohe buruan (7)
ohe ertzean (73); ohe ertzean eseri (17); ohe ertzean eserita (23); ohe ertzean jesarri (4); ohe ertzetik (9); ohe estalki (14); ohe estalkia (11); ohe estalkiak (11); ohe estalkiaren (4); ohe gainean (278); ohe gainean eseri (21); ohe gainean eserita (6); ohe gainean etzan (24); ohe gainean etzanda (19); ohe gainean jarri (6); ohe gainean utzi (15); ohe gainean zegoen (6); ohe gaineko (16); ohe gainera (44); ohe gainera bota (11); ohe gainetik (10); ohe gehiago (6); ohe guztiak (5); ohe handi (14); ohe handi bat (7); ohe handi batean (4); ohe handia (9); ohe handian (8); ohe hutsa (5)
ohe inguruan (12); ohe moduko (4)
ohe ondoan (61); ohe ondoan zutik (6); ohe ondoko (46); ohe ondoko mahaitxoan (7); ohe ondoko mahaitxoaren (4); ohe ondora (12); ohe ondotik (7); ohe txiki (7); ohe txiki bat (4); ohe txikian (5)
ohe zabal (4); ohe zabala (4); ohe zabalaren (4); ohe zabalean (7)
ospitaleko ohe (5)
oheak egin (6); oheak kirrinka (4)
aldameneko ohean (4); baby suggsen ohean (4); bere ohean etzanda (4); bere ohean hil (4)
eseri zen ohean (4); etxeko ohean (5); etzan zen ohean (8); ezkon ohean (5); gauean ohean (4); gauez ohean (5); gelako ohean (8); heriotzako ohean (5)
jadanik ohean (4); nor bere ohean (4)
ohean agondu (16); ohean agondu zen (7); ohean agonduta (4); ohean ahoz gora (4); ohean aurkitu (13); ohean aurkitu zuen (5); ohean aurkitu zuten (4); ohean dago (9); ohean daude (4)
ohean egin (4); ohean egon (17); ohean egon behar (6); ohean egongo (4); ohean egoten (8); ohean eman (5); ohean eseri (29); ohean eseri zen (9); ohean eserita (28); ohean eserita zegoen (6); ohean esertzen (5); ohean etzan (79); ohean etzan zen (27); ohean etzan zuen (4); ohean etzana (5); ohean etzanarazi (9); ohean etzanda (110); ohean etzanda zegoen (9); ohean etzanik (15); ohean etzaten (6); ohean gaixo (6); ohean gaixorik (6); ohean geratu (17); ohean geratu naiz (4); ohean geratzen (5); ohean goxo (4); ohean hil (12); ohean hil zen (5)
ohean jarraitu (5); ohean jarri (9); ohean jesarrita (4); ohean jiratu (5); ohean lo (18); ohean lo egiten (4); ohean luze (5); ohean mugitu (5); ohean nengoela (12); ohean nengoen (6); ohean nintzen (4)
ohean pixa egiten (4); ohean sartu (77); ohean sartu zen (10); ohean sartuta (12); ohean sartzea (4); ohean sartzen (18)
ohean utzi (6); ohean zegoela (8); ohean zegoen (26); ohean zehar (4); ohean zetzala (5); ohean zetzan (14); ohean zeudela (4)
ondoko ohean (14); ospitaleko ohean (6); sartu nintzen ohean (5); sartu ohean (4)
ohearen alboan (4); ohearen alboko (4); ohearen alde (7); ohearen azpian (4); ohearen beste (6); ohearen beste aldean (5); ohearen ertzean (11); ohearen eta (8); ohearen eta hormaren (4); ohearen gainean (25); ohearen inguruan (5); ohearen oinaldean (6); ohearen oinetan (4); ohearen ondoan (18); ohearen ondoko (4)
oheari begira (4)
oheko arropak (5); oheko izarak (4); oheko oihalak (5); oheko tapakiak (5)
goazen ohera (6); hoa ohera (4); itzuli zen ohera (4)
ohera aurretik (6); ohera baino lehen (6); ohera bidali (5); ohera bidaltzen (4); ohera bueltatu (4)
ohera eraman (22); ohera eraman zuen (6); ohera eramaten (4); ohera hurbildu (14)
ohera igo (4); ohera itzuli (20); ohera itzuli zen (7); ohera itzultzeko (5); ohera itzultzen (6); ohera joan (98); ohera joan aurretik (9); ohera joan zen (17); ohera joango (4); ohera joatea (8); ohera joateko (17); ohera joateko ordua (4); ohera joaten (9); ohera noa (16)
ohera sartu (22); ohera sartu zen (4); ohera sartzen (7)
segi ohera (5)
jaiki zen ohetik (7); ohetik altxatu (45); ohetik altxatu zen (4); ohetik altxatzen (7); ohetik atera (18); ohetik ateratzeko (4); ohetik behera (4); ohetik bota (4)
ohetik entzun (4); ohetik erori (6)
ohetik irten (7); ohetik jaiki (88); ohetik jaiki zen (9); ohetik jaikitzean (6); ohetik jaikitzeko (6); ohetik jaikitzen (7); ohetik jauzi egin (8); ohetik kanpo (12); ohetik kanpora (10); ohetik mugitu (6)
ohetik salto egin (10)