Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etzauntza 1 iz etzalekua, etzateko edo lo egiteko lekua.

Horiek izan ziren ezkon orduko itunak; gizonak, bere garaian itunok onarturik ere, gero, ia gauero, andrearen etzauntza bortxatzen saiatua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Neguan abereen etzauntza egin edota txerria erretzeko urrutiko mendietatik ekartzen ziren garoz betetako gurdi eta lerakada mardulen usain gozoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Animaliarik gehienek beren etzauntza eta inguruak garbi eduki nahi izaten dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Zakurrarentzat etzauntza janaren aurretik datorrela esango nuke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 44. orr.

Azkenean ohartu zara paisajeetan den perfektuena hilerriko paisajea dela: betiko bakea emandakoen egoitza, biografia eta denbora guzti-guztiaren jabe direnen etzauntza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Kanpamentuko eritegian irudikatzen zituen alargunak bi lubaki-kideak, elkarren ondoko etzauntzetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.

2 irud/hed

Genevan exiliaturik bizi zen errusiarra Dostoevskyren etzauntza izandakoan.  Berria - Kultura   2004-08-29

Gudu-zelai bateko buruzagiak bere etzauntza ezarri eta gaztelu baten indarra eta prestamena ikusiz, alderdi ahulenetik erasotzen dio.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.

Hemen moralak eta Zuzenbideak (hiriko legeak) bat egitera jotzen dute -Testamentu Zaharrean bezalaxe, bestalde- eta biek Naturan dute ondope tinkoa eta etzauntza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 105. orr.

Irri bero bezain adierazgarri hura, izotz guztiak urtzen zituena eta bikotea beste espazio batera eramaten: errekontziliazioaren etzauntzara, non gorputzak gorputzean aurkitzen baitzuen mugaz haratagoko batasun arestian hautsia, eta arimak sosegua eta oreka galdua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Diruak lanak ematen ditu, bere mugitu- eta korritu-behar zoroak harrapatu zuenetik; dirua gobernatu egin behar da, ganadua bezalaxe: jai eta aste eman egin behar zaio biziko bada eta emango badu; azpiak berritu bankuetan edo bere etzauntza elektronikoetan, merkatuaren larrera atera batera eta bestera ibil dadin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus