Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohezeru (orobat ohazeru eta ohe-zeru; Euskaltzaindiaren Hiztegian ohezeru agertzen da) iz ohearen goialdean, eskuarki lau zutabek eusten diotela, jartzen den ehunezko estalkia. ik ohe 18.

Nola bidea egun eta erdikoa baitzen, oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Ohean etzanda, begiak ohe-zeruko belusean jarrita entzun zuen Ruche jaunak irakurraldia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Aldi berean, beheko solairuan, ohe-zeruko errezelen azpian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Belusezko ohe-zeruaren estalpean, honela mintzatu zen: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Gazte bizartsu ezagun bat topatu nuen neure aurrean, ohazeruaz bestaldean, niri begira zutik, larderia handiz hau ziostalarik: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus