Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeita bost bat oheko bi ilara zeuden, oheburuak bi pareten kontra eta bi ilaretako eriak elkarri begira zeudela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.
Estalkiak hartu, haiekin okotzeraino estali eta oheburuan kiribildu nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.
Ohe buruan eserita dago, burkoa bizkarrean jarrita. «Bizia lo», 2003 - 55. orr.
Orduan, Jakob oheburura makurtu zen. Elizen arteko biblia Sal 105,23
Irakurtzen ari zen, oheburuko lanparatxoa bakarrik piztuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 19. orr.
Ohe buruko koadro arruntaren gainean [...] bere buruko zapi loredun koloretsua zegoelako esekita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.
Gero, ohe buruko zutoineraino joan, Holofernesek han zintzilik utzia zuen ezpata hartu, eta esan zuen: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.
Gaueko erizaina, ile urdinduko emakume bat, nire gelara itzuli zen eta nire ohebururaino hurbildu zen isilik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.
Erreginaren oheburuan ikusten baldin banauzu, berandu baino lehen hilko den seinale. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.
Kontua da gurasoek bazutela oheburuaren gainean koadro handi bat, ez luzea baina bai zabala, asko pisatzen zuena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 26. orr.
Jangelako mahai biribila eta sei aulki urdinak, diban laranja, zur argiko ohea eta armairua, zur berean landuriko bi oheburuak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.
Oheburuaren kontra eserita zegoen, maindirearekin bere bularrak estaliz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 99. orr.
Oheburuaren kontra agondurik, ahalegin berezia egin behar izan nuen tonu normal batez hitz egiteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.
Berriro eseri nintzen ohean, oheburuaren kontra, beste zigarro bat pizteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 111. orr.
Oheratu nintzen eta oheburukoari heldu nion oihuak ito nahian. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.