Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohekide (21 agerraldi, 12 liburutan; orobat ohe-kide 5 agerraldi, 3 liburutan, eta ohakide g.er.) 1 iz norbaitentzat, berarekin ohe berean dagoena; bereziki, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik ohelagun; ohaide.

Hura ere ezustean esnatu zen eta begi arranpaloekin begiratu zion ohekide ezezagunari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Azkenik erizainek haien zama beste ohe batean utzi zuten -nirean alegia, eta, era horretan, gutxi gorabehera nire adina zeukan gaztea hartu nuen ohekide.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 185. orr.

Box-a beste bi ohekiderekin banatzen dugu, biak ere gazteak, atseginak eta Budapestekoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

Noizbait nire lagunik onena izan zena, nire pisukidea, nire ohekidea, nire jabea: Santi.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.

Zalantza bakarra nuen: gure artean zeuden bi nesketatik nor [...] hautatua zuen kardinalak gau hartarako ohekide.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Ondoren, jauregira itzuli zen erregea; baraurik igaro zuen gau osoa, ohekiderik gabe, eta begiak bildu ezinik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

-Benetan bitxia da zurea, Onan -esan zidan Imanolek-: gizonzale guztiok nahi izaten dugu gure ohekideek buztan handia edukitzea eta zamalkari trebeak izatea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 79. orr.

Gizaseme batek harreman sexualak gizonezkoekin gauzatzeko ohitura duenean, munduko gauzarik errazena zaio ohekideari plazer ematea, berak atsegin lukeena haiei egitea besterik egin beharrik ez dauka-eta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Barneko beiratetik harata, erredakzioan, doi-doian ohekide egin ez nuen neska nekusan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

2 irud/hed

Aurreko gauean ere [...] nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus