Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susie Thatcherrek, ohean deseroso etzanda, esku urdin eta hezurtsuak ohazal gainean ezarri zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.
Biluzik geratu bezain laster ohazal azpira lerratzen da sator zulatzaile baten moduan, eta bizkarra ematen dio berari. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Kearney jauna eztulak penatzen zuenean, lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.
Oihal-zatiz eta adabakiz osaturiko Hagriden ohazalaren gainean zegoen luze-luze eginda. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Umea ohazal urdin argi batean bilduta dago. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 271. orr.
Biharamunean, ordea, ohe-azal bat hartu, uretan busti eta aurpegian ezarri zion erregeari Hazaelek. Elizen arteko biblia 2 Erg 8,15