Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kamaina 1 iz ohe modukoa, arrunta.

Dussel datorrenean, nire gelan lo egin beharko du, Margoten ohean, eta hark kamainarekin konformatu beharko du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Ohea eskale baten etzanleku edo kamainarekin nahas ez dadin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 363. orr.

Lastozko kamaina batean etzaten da, zerua aterpe.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Mikel txabolara iritsi eta kamainan etzan zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.

Han, kamainetan etzanda, zenbait soldadu zeuden lo, eta beste batzuk sutondoko epelean berotzen ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Margoten kamaina tolesgarria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Atzealdean, berriz, gelaxka bat zegoen, komunaren aurrean, eta hozkailu txiki bat txoko batean, telebistarekin batera, lo egiteko kamainaren ondoan. Kamainan etzanda, isiltasuna zentinelen oihuek bakarrik urratzen dutela, zutaz pentsatzen dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Zeldara sartuta, Lakatos ikusi nuen bi kamainetako batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

-Zein... kamainatan egin duk lo hik? -galdetu diot.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 113. orr.

Beheko kamaina berari utzi nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

2 (itsasontzietan)

Belaontzi handietan egin gura nituen fortuna-egunetako lehenak, kamainan etzanda eman nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Gernua bai, halaxe egiten nuen, kamainatik jaitsi barik, kaiku taxuko ontzi batean, eta gero hura, egunean behin edo bitan, Maisuak husten zuen itsasora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

-Marinel guztiek gordetzen dute katuren bat kamaina azpian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 140. orr.

Nire kamainaren oholean ipini zuen zangoa, bota lotzearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahots batek urruma egin zuen kamaina-ilaran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamainan etzan (5); kamainan etzanda (4)

kamainaren ertzean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus