Inaki Karrera

Inaki Karrera

Irudia

Inaki Karrera doktorea; Unibertsitateko irakasle Agregatua da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Irakaskuntzaren arloan, unibertsitateko profesional gisa, bere curriculuma hezkuntzari eskainitako 17 urte oparoek bermatzen dute. Horietako azken urteak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako Hezkuntza Bereziko Minorreko irakaskuntzan igaro ditu. Bestetik, Graduondoko kurtso hauetan jardun du: (1) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza, (2) Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra (3) Psikodidaktika Masterra: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. 

Bestetik, irakaskuntzaren kalitateari dagokionez, ondoko erakundeen oneritzia ere jaso du: EHU/UPV Ebaluazio Zerbitzuak DOZENTIAZ (bikain), Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (UNIBASQ) eta Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA). 

Ikerketari dagokionez ondoko deialdi eta proiektuetan parte hartu izan du:  Europar mailako proiektuetan (Horizon Europe 2025, Horizon 2020; Grundtvig 2010), estatu mailako proeiktuetan (I+G+i, 2019, 2015, 2011, 2010), EAEko proiektuetan eta/edo beste ikerketa batzuekin batera (unibertsitate mailakoak UPV/EHU). Bere ikerketa lerroak hezkuntza inklusioarekin, inklusio digitalarekin, gizarte desberdintasunekin eta berrikuntza pedagogikoarekin lotutako gaien inguruan kokatzen dira. 

2018etik Auzo Lana Hezkuntza (ALHE) ikerketa-taldeko kidea da.

 

ORCID ID: http://orcid.org/0000-0003-4448-7749

Kontaktua: inaki.karrera@ehu.eus