Berriak

EiTBk hautaketa-prozesua ireki du erosketa teknikaria aukeratzeko

Izena emateko epea urriaren 17ra arte

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/03

Euskal Irrati Telebistak hautaketa-prozesua ireki du erosketa teknikaria aukeratzeko. Honako lan hauek egin beharko ditu, Erosketak Sailean, EiTBren Bilboko egoitzan:

- Kontratazioak kudeatu

- Erosketa eskariak kudeatu

- Txostenak egin

- Erosketa Sailarekin lotutako beste lan batzuk

Ekonomia / Enpresen Administrazioko goi mailako titulua edo gradu baliokidea duen eta praktiketako kontratua egiteko baldintzak betetzen dituen pertsona bat behar da.

Halaber, C1 euskara-maila edo horren baliokidea, B gidabaimena eta ofimatikako ezagutzak izatea eskatzen da.

EiTBk praktiketako kontratua egingo dio.