ropa_trabajo_batas

Lan egiteko arropa (laborategirako mantalak)

Zerbitzuaren aurkezpena

2010. urteaz geroztik, Prebentzio Zerbitzuak, Ikerketako Errektoreordetzaren laguntzarekin, laneko arropa ematen die UPV/EHUko laborategi eta tailerretan lan egiten duten langileei.

Bere jardunerako mantala beharrezkoa duela egiaztatzen duen zer langileri dagokio materiala eskuratzea:

  • Irakasleak eta ikertzaileak
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileak
  • Ikertzaileak

Baja eskatzea laneko arroparen erabileran (MANTALA)

1. Bilketa eta gordailu puntu horretan mantalak kudeatzeaz arduratzen den zentro, zerbitzu edo sailak izendatutako pertsonak LANEKO ARROPAREN BAJA (BATA) inprimakia beteko du. (Bilketa-puntuko mantala kudeatzeko ardura duten langileek bakarrik eskura dezakete inprimakia).

https://www.ehu.eus/eu/group/prebentzio-zerbitzua/baja-de-batas

2. Enpresari Zerbitzuko bajaren berri eman ondoren, Prebentzio Zerbitzuak baja izapidetzen ari dela jakinaraziko dio zentroak, Zerbitzuak edo Sailak izendatutako pertsonari, posta elektronikoz. Une horretatik aurrera, 3 txabusina enpresaren eskura jarri beharko dira, jaso eta gordetzeko ohiko lekuan, kendu ahal izateko.

Zerbitzuaren urteroko egutegia

 

Lanerako arropa eskatzea (MANTALA)

  1. LANEKO ARROPAREN ALTA (BATA) inprimakia bete: https://www.ehu.eus/eu/group/prebentzio-zerbitzua/alta-de-batas
  2. Produktu kimiko oso toxiko, toxiko, kantzerigeno edo mutagenoei lotutako arriskuaren kasuan, bete Produktu Kimikoen Fitxa (II formularioa) eta bidali batas@ehu.es helbidera.
  3. Bilketa-puntu horretan mantalak kudeatzeaz arduratzen den zentroak, zerbitzuak edo sailak izendatutako pertsonak aurreko formularioa bete eta bidali ondoren, Prebentzio Zerbitzuak enpresa esleipendunarekin kudeatuko du alta.
  4. Eskaera atzera botatzen bada, zentroak, zerbitzuak edo sailak batak kudeatzeko izendatutako pertsonari jakinaraziko zaio.

Neurria aukeratzea

Prebentzio Zerbitzuak Unibertsitateko Campus guztietan dauzkan egoitzetan, Zerbitzuaren enpresa esleipendunak emandako erakusgaiak egongo dira: hainbat neurritako mantalak, alegia. Era horretan, soinean janzteko hobekien datorkien neurria aukeratu ahal izango dute erabiltzaileek.

Arabako Campusa

  • Arabako Campuseko Errektoreordetza (Gasteiz): Osasun Arloko lokalak

Bizkaiko Campusa

  • Plataforman biblioteka ondoan (Leioa): Osasun Arloko lokalak
  • Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa. Urkixo Zumarkalea z/g (B eraikina) (Bilbao): Ikastegian egoitza duen Prebentzio Teknikariaren bulegoa

Gipuzkoako Campusa

  • Barriola eraikina (Ikasgelategia), Elhuyar Plaza 1, Donostia: Osasun Arloko lokalak

Neurria aldatzeko urratsak

  1. Mezu elektronikoa bidali behar da mantalak@ehu.es helbidera, honako hauek adierazita: izen-abizenak, saila, ikastegia, erabiltzen ari den neurria eta eskatzen den neurri berria.
  2. Jakinarazita enpresari neurria aldatu behar dela, Prebentzio Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio interesatuari, tramitazioaren berri emateko.
  3. Mantal berriak jaso artean:
    • Aurreko mantalak erabili ahal izango dira, ahal bada behintzat. Zerbitzua eskaintzen duen enpresak ez ditu batuko mantal zaharrak berriak banatu arte.
    • Mantalak ezin badira erabili, enpresari itzuli beharko zaizkio, mantalak hartu eta biltzeko tokira eramanda.
    • Mantal berriak banatuta, enpresak hiru aste izango ditu mantal zaharrak batzeko. Enpresari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta ezin badira batu hiru mantalak, erantzukizuna langilearena izango da.

Mantalak hartu eta biltzeko tokia (tokia bera aldatzea, edota erabiltzaileren bat aldatzea)

  1. Mezu elektronikoa bidaliko da mantalak@ehu.es helbidera, zein aldaketa egin nahi den adierazita:
    • Erabiltzaileren bat aldatzea. Mezuan honako datu hauek eman beharko dira: erabiltzailearen izen-abizenak, mantala garbitu behar denean zein sail eta ikastegitan uzten den orain, eta zein sail eta ikastegitan utzi nahi den aurrerantzean.
    • Mantala hartu eta biltzeko tokia aldatzea. Mezuan honako datu hauek eman beharko dira: oraingo saila eta ikastegia, eta sail eta ikastegi berriak (aldatu nahi den tokia ez badago mantalak garbitzeko zerbitzuaren zerrendan, mantalak hartu eta biltzeko erabiliko den lokalaren kodea adierazi beharko da).
  2. Jakinarazita enpresari aldaketak, Prebentzio Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio interesatuari, tramitazioaren berri emateko.
  3. Aldaketak jakinarazi eta hurrengo hiru asteetan, astetik astera utziko dira garbitzeko emandako hiru mantalak (hasieran, aste bakoitzean bat). Enpresa mantalak hartu eta biltzeko tokia aldatzen joango da, mantalak garbitzeko hartu ahala, eta garbitutako mantala tokia berrian utziko du.
  4. Erabiltzaileak bi tokietako edozeinetan utzi ahal izango du mantala garbitzeko

Konponketak

Zerbitzuaren ardura daukan enpresako ordezkariari jakinaraziko zaio zuzenean zeintzuk diren egin beharreko konponketak.

Joste lanak (urratuak, krisketak, eroritako logotipoak eta abar)

Mantalak hartu eta biltzeko tokian utziko da konpondu beharreko arropa, baina beste arropetatik bereizita eta ohar batekin, zer konpondu behar den azalduta.

Inprimakiak