evaluacion_riesgos

Arriskuen ebaluazioa

Laneko arriskuen ebaluazioak lantokian arriskuek duten garrantzia identifikatzea eta baloratzea du helburu, hala, arrisku horiek ezabatu edo minimizatu ahal izateko prebentzio neurrien beharrari buruz erabaki egokia hartzearren.

Aipatu prebentzio neurriak aplikatu ondoren, aldian-aldian kontrolatu behar da lantokiko baldintzek egokiak izaten jarraitzen dutela.

Prebentzio neurriek beti zenbait alderdi hartu behar dituzte aintzat: jatorrian aplikatzea, antolakuntzako neurriak, babes kolektiboko eta norbera babesteko neurriak eta langileentzako prestakuntza eta informazioa.

Gehienetan (horien artean UPV/EHUn), Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionalaren (INSHT) metodoa erabiltzen da. Metodo hau arriskua baloratzerakoan garrantzi handia duten bi kontzeptu konbinatzean datza:

  • Arrisku faktore jakinak kalte bihurtzeko dagoen probabilitatea, eta
  • kalteen garrantzia (ondorioak).

Horietako bakoitzari hiru balorazio maila aplikatzen zaizkio eta bost arrisku maila lortzen dira:

  • Arrisku onartezina.
  • Arrisku garrantzitsua.
  • Arrisku ertaina.
  • Arrisku onargarria.
  • Garrantzirik gabeko arriskua.

Arriskuen ebaluazioa

Prebentzio Zerbitzuak UPV/EHUko arriskuen ebaluazioa egiteko betebeharra dauka.

Arriskuen ebaluazioa langunearen arabera, ekipoaren edo arriskuen arabera eta, azkenik, jardueraren arabera egiten da, Campusarteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak onartutako prozedurari jarraituz.

Lehenengo biak behin eginda, jardueraren araberako arriskuak ebaluatzen hasiko gara. Horrela, bada, irakasle eta ikertzaile bakoitzaren edo AZPko langile bakoitzaren jarduerak eragindako arriskuak ebaluatuko ditugu, eta, ondoren, horren berri emango diogu bakoitzari.

Litekeena da lanpostu batek jarduera bat baino gehiago izatea, adibidez: irakasle edo ikertzaile batek, eskola teorikoez gain, gestioko, ikerketako edo lan praktiketako lana ere izan dezake.

Lana bukatzean, arriskuen ebaluazioan lortutako emaitzen berri emango diegu irakasle eta ikertzaile guztiei eta AZPko kide guztiei Langileen Atariaren bidez.

Langileen jardueren arriskuen ebaluazioa, langileen atarian prest

UPV/EHUko langileek, IIPk nahiz AZPk, norberaren lanpostuari atxikitako jardueren arriskuen ebaluazioa dute jada kontsultagai, modu automatizatuan, Langileen Atarian.

Laneko arriskuen ebaluazioak lantokian arriskuek duten larritasun-maila identifikatzea eta baloratzea du helburu. Ebaluazio horri esker, arrisku horiek ezabatu edo minimizatu ahal izateko prebentzio neurrien beharrari buruz erabaki egokia har daiteke

Arriskuen ebaluazioa langunearen arabera (eraikuntzak), arriskuen arabera (ekipoak) eta, azkenik, jardueraren arabera (beharrak) egiten da, Campusarteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak onartutako prozedurari jarraituz.

Litekeena da lanpostu batek jarduera bat baino gehiago izatea, adibidez: irakasle edo ikertzaile batek, eskola teorikoez gain, gestioko, ikerketako edo lan praktiketako lana ere izan dezake.

Horrexegatik zure lanposturako arrisku ebaluazioa jardueraren arabera emango dizugu, web orrian, Langileen Atarian, honako ataletan sakatuz: nire lanpostua>>lanpostueen historia. Horretaz gain, Prebentzio Zerbitzuaren web orrian, (Segurtasuna>>Arriskuen ebaluazioa atalean), jarduera guztien txostena ageri da, eta bertan honakoa zehazten da: jarduera bakoitzaren arriskua eta arrisku horren iturria, balorazioa, baldintza eta dagokion zuzentze- edo prebentzio-ekintza.

Zalantzarik baduzu, Prebentzio Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan.

Arabako Campusa:

Bizkaiko Campusa:

Gipuzkoako Campusa: