Prebentzio txostenak
Prebentzio Zerbitzuko Arlo Teknikoak prebentzio.txostenak@ehu.es helbidea jarri du AZPko langileen eta irakasle eta ikertzaileen eskura UPV/EHUn laneko arriskuen prebentzioaren arloan egiten den lanari buruzko kontsultak egiteko edo arlo horretako txostenak eskatzeko.
Besteak beste, ondorengoak:
- Arriskuen ebaluazioa.
- Prebentzioari loturiko legedia.
- Norbera babesteko ekipoak.
- Formakuntza.
- Lanpostuaren egokitzea.
Ekimen horrekin unibertsitateko kideei zerbitzu hobea ematea espero dugu.