Paula Laita

Paula Laita

Informazio gehigarria

Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzan doktorea, Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizenziatua eta Itzulpengintzan eta Kulturen arteko Komunikazioan masterra.

Kanadako hizkuntza indigenen biziberritzean lanean aritu da, ikerketa-eremuan eta esku-hartze proiektuen kudeaketan. Gaur egun hezkuntza arautuan ahozkotasuna lantzeko metodologiak garatzeko eta aplikatzeko egitasmoetan dihardu.

Argitalpen nabarmenduak

ARTIKULUAK ALDIZKARIETAN

-Laita, P., Uranga, B & Basurto, A. (2023). “1950-1970eko etorkinen integrazio soziolinguistikoa Altzan”, BAT Soziolinguistika Aldizkaria 128 (3), 115-140.

-"Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara)", BAT Soziolinguistika Aldizkaria 129 (4), 73-96.