18. helburuaren hedapena
Ekimenak, kanpainak eta aurkezpen publikoak
18. helburua sortu zenetik, Katedra eta Easo Politeknikoa 18. helburua ezagutzera emateko mintegi, kongresu eta aurkezpenetan izan dira (“Garapen Jasangarrirako 18. helburua, hezkuntza eta hizkuntza gutxituen internazionalizazioa” udako ikastaroa, “Hizkuntza gutxituak eta garapen iraunkorra” nazioarteko udako ikastaroa, Galesko “Minority Languages and Sustainable Development” ikastaroa…, eta, pixkanaka, handitu egin da hizkuntza eta kultur-aniztasunari buruzko ezagutza.
Esan bezala, Katedrak “17+1 helburu mundua eraldatzeko” izeneko erakusketa sortu zuen 18GJHaren berri emateko. Erakusketaren aurkezpena.
18. helburua beste erakunde batzuetan
18. helburua sortu zenetik, pixkanaka ezagutzera eman dugu eta bere bidea egin du beste erakunde batzuetan. Hona hemen adibide batzuk:
AGENDA LANTZEN DUTEN ERAKUNDEAK
- BBK Kuna
- Regional Centre of Expertise (RCE) Basque Country-Navarre
- Garapen Jasangarriaren aldeko 2030erako Arabako Aliantza
- Udalsarea 2030
IKASKETA ZENTROAK
- UPV/EHUko 2030 Agenda
- CIFP Easo Politeknikoa LHII
- Zumaiena
- Lauro Ikastola
- Granadako Unibertsitatea
- Xarxa Vives d'Universitats sarea
UDALAK
BESTE ERAKUNDE BATZUK
- TAU Gobernuz Kanpoko Erakundea
Batu zaitez gurera: atxiki ezazu 18. helburua zure erakundean
18. helburuarekin bat egin nahi duenak arazorik gabe erabil ditzake Katedrak proposatutako logoak: 17+1 logoa, 18.helburua, taula) zein 18. helburuaren logoak eta taula. Baina eskertuko genuke haien erabileraren berri emango bazenigute unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus helbidera idatzita, horrela zuen erakundea edo hezkuntza zentroa ere ekimen honen barruan sartu eta haren berri eman ahal izango dugu gure webgunean.
Erakunde hauek eskatu digute 17+1 helburuaren logoa erabiltzeko baimena:
- CIFP Repelega LHII
- TAU gobernuz kanpoko erakundea
- Zumaiena ikastetxea
- Lauro ikastetxea
- Zarauzko Udala
- Andoaingo Udala
- Ortuellako Udala