Berriak

Gaztedi meatzaldea bekak 2018

Eskaera epea: 2018/10/01

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/19

Meatzaldeko gazteentzat praktika bekadunak enpresetan.

Bekadunek bete beharreko eskakizunak: 

  • 18 eta 30 urte bitartean izatea. 
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea. 
  • Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena. 
  • Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.

Bekaren ezaugarriak:

  • Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun. 
  • Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira. 
  • Beka duen pertsonak hilean 460 euro jasoko ditu bekagatik. 
  • Beka hasi baino lehen, Lanbidek onartuta egon behar izango da. 
  • Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.