Berriak

Bbk-Unesco 2018 Nazioartekotze bekak

Eskaera egiteko epea LUZATU da urriaren 14ra arte

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/18

BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.

Bekadunek Finantza Kudeaketarako Bulegoan eta Komunikazio eta Informazio Sektorean egingo dute lan.

Iraupena: 6 hilabete.

FINANTZA KUDEAKETARAKO BEKA

Baldintzak:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Graduko edo graduondoko ikasketak arlo hauetan: finantzak, administrazioa edota kontabilitatea.
  • Finantza-kudeaketan eta enpresa-baliabideen plangintzan esperientzia izatea.
  • MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
  • Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
  • Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

GIZA BALIABIDEETAKO BEKA

Baldintzak:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Gradu edo graduondoko ikasketak arlo hauetan: Lan Harremanetan eta Giza Baliabideeak, Psikologia edota Soziologia.
  • Ingelesa bikain idatzi eta hitz egitea.
  • Frantsesa menderatzea.
  • MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
  • Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.