Berriak

Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa (UPV/EHU-Etxepare Euskal Institutua)

Izena emateko epea irailaren 28ra arte.

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/12

Donostian, 2018ko urriaren 5etik abenduaren 1era.

Norentzat zuzendua:

Humanitateetako goi-mailako graduatuei eta lizentziatuei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleak eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziatuak ere egin ahal izango dute ikastaroa.

Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40koa izango da. Gutxienekoa, berriz, 22 lagunekoa.