aulas_virtuales_profesorado_faqs

Irakasleen ohizko galderak

1. Nahitaezkoa da eGela ikasgela birtualekin lana egitea?

Graduko Ikasketen Gestiorako-araudiak ezartzen du irakasgai bakoitzaren irakaskuntza gida eGelan emango dela argitara lehenengo eskola astean, eta bertan egongo dela ikasturtea amaitu arte ikasleek eskuragarri izan dezaten. Betebehar hori beteta, irakasleen esku dago gela birtualaren erabilera zein izango den erabakitzea. 

2. Zer baldintza bete behar ditut UPV/EHUko eGela ikasgela birtual bat sortzeko?

  1. UPV/EHUko langileen zerrendan egotea, irakasle edo ikertzaile gisa.
  2. Alta eman nahi dituzun ikasgelen irakaskuntza GAURen kargatuta edukitzea.

3. Nola eska dezaket ikasgelei alta ematea eGelan? Eta nola kargatzen dira ikasleak?

  1. Joan Ikasgela Birtualen Kudeatzailera (https://gestion.ehu.es/gav) (kudeatzeko aplikazioa).
  2. Identifikatzeko, sartu zure LDAP erabiltzailea eta pasahitza.
  3. Sortu ikasgelari, berrien atalean.

Ikasgela birtualen altak eta tramitazioak berehala tramitatzen dira; ikasleak ere horrela kargatzen dira.

4. Zein dira nire LDAP datuak?

Unibertsitateko kide guztiek dituzte. Unibertsitateko zerbitzuetarako sarrera bateratuko datuak dira.

Horiekin arazoren bat edukiz gero, jar zaitez harremanetan Unibertsitateko Erabiltzaileentzako Zerbitzuarekin: www.ehu.eus/cau

5. Zer da Ikasgela Birtualen Kudeatzailea eta zertarako erabiltzen da?

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea (https://gestion.ehu.es/gav) aplikazio bat da, irakasleei beren irakasgaiei lotutako eGela ikasgelak  (https://egela.ehu.es) kudeatzea ahalbidetzen diena (ikasgela bati alta ematea, dagoeneko existitzen den ikasgela batean sartzea, taldeak bateratzea…).

6. Nola daki Ikasgela Birtualen Kudeatzaileak zein diren irakasle bakoitzaren irakasgaiak?

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea (https://gestion.ehu.es/gav) GAURen irakats-betebeharrera konektatuta dago, eta eGela ikasgelak (https://egela.ehu.es) sortzea ahalbidetzen du, irakasleen irakats-betebeharraren arabera.

7. Bi ikasturte egon daitezke aktibatuta aldi berean Ikasgela Birtualen Kudeatzailean?

Ez, Ikasgela Birtualen Kudeatzailea (https://gestion.ehu.es/gav) soilik egon daiteke ikasturte bati lotuta; hortaz, ikasturte berria irekitzeko, amaitutako ikasturtearen GAURerako konexioa desgaitu behar da, eta ikasturte berria konektatu behar da GAURen.

Aldaketa hori gehienetan ekain amaieran egiten da. Bestalde, horrek ez du eraginik izango amaitzear den ikasturterako dagoeneko sortuta dauden ikasgelei, irakasleek eta ikasleek horietan sartzeko aukera edukiko baitute urte horretako irailaren 27a arte.

8. Noiz arte egin ditzaket eskaerak Ikasgela Birtualen Kudeatzailean eGela ikasgela bat sortzeko edo batera sartzeko?

GAURen amaitzear den ikasturtearen irakats-betebeharra Ikasgela Birtualen Kudeatzailerako (https://gestion.ehu.es/gav) duen esteka hurrengo ikasturtera aldatu arte; normalean, ekain amaieran izaten da.

9. Noiztik egin ditzaket eskaerak Ikasgela Birtualen Kudeatzailean, eGela ikasgela bat sortzeko edo batera sartzeko?

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea (https://gestion.ehu.es/gav) GAURen ikasturte horretarako irakats-betebeharrera konektatzeko prest dagoen unetik; normalean, ekainean  egiten da, irailean hasiko den ikasturterako.

Ikasgela birtualen altak eta tramitazioak berehala tramitatzen dira horral, ikasturte berriaren eGela ikasgelekin segidan lanean has daitekeelarik.

10. Zer da Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen eten teknikoa?

Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen (https://gestion.ehu.es/gav) etenaldi bat da, eta amaitzear den ikasturteko irakats-betebeharraren konexioa eteteko eta berrira konektatzeko egiten da; normalean, ekainean  egiten da.

Etenaldiak ez du eraginik bukatzear dagoen ikasturterako dagoeneko Moodlen sortutako ikasgeletan.

11. eGela ikasgela bat eskatu dut. Nola jakin dezaket ikasgela sortu dela eta bertara sar naitekeela?

Alde batetik, Ikasgela Birtualen Kudeatzailean (https://gestion.ehu.es/gav) eskatutako ikastaroa agertuko zaizu, "uneko ikasgelak"atalean eta eGelako gunera daraman esteka ikus daiteke.

eGelan (https://egela.ehu.es), berriz, zure ikastaroa agertuko da, zure ikastaroen zerrendan.

12. Zergatik agertzen da nire ikastaroaren izena grisez?

eGelan lehenetsita dago ikasleentzako eskuragarri ez dagoen ikastaroa sortzeko aukera; hau da, ez dago ikusgai. Horrela, ikasleek ezin dute ikastaroa ikusi diseinatzen ari den bitartean. Hori dela eta, irakasleei izena grisez agertzen zaie, eta ikasleei, berriz, ez zaie inolako zerrendatan agertzen.

Ikastaroa ikusgai jartzea erabakitzen duzunean (horren konfigurazioa aldatuta), haren izena  laranjaz agertuko zaizu, eta orduan ikusiko dute ikasleek eGela ikastaroen zerrendan.

13. Zer egin behar dut nire eGela ikasgeletako ikasleen zerrenda eguneratzeko?

Ezer ez. Ikasleen zerrenda automatikoki eguneratzen da, matrikulako datuetan aldaketaren bat gertatzen denean GAURen.

14. eGelan ditudan ikasleen zerrenda ez dator bat GAURen agertzen den zerrendarekin.

Gerta daiteke zure ikasleak GAUR talde desberdinetan matrikulatuta egotea titulazio desberdinetan edo txanda desberdientan. Komenigarria da zure "Gela Birtualen Kudeatzaileko "Berriak-Tramitatu Gabe" eta "Uneko Ikasgelak" atalak aztertzea.  Talde hauek batera ditzakezu ikasle guztiekin ikasgela bakar batean lan egin nahi izanez gero.

15. Irakasgai baten irakaskuntza beste pertsona batekin partekatzen badut, bakoitzak horren alta eska dezake?

Ez. Irakasgaiaren irakasle gisa hainbat pertsona agertzen badira (GAURen grabatuta) eta laguntzeko ikasgela birtuala erabili nahi badute, partekatu behar dute. Horretarako, irakasle batek, lehenak, kasgelen Kudeatzailean,ikasgelaren alta eskatzen duenean irakasgaia partekatzen duen kideak ere gehi ditzake bere eskarian. Edo horrela egin ezean, gainerakoek horren barruan sartzeko eskaria egin beharko dute. eGela, ikasgela batean sartuta dauden irakasle guztiek ikusten dituzte ikasgela horretako materialak.

16. Edukiak ikasgela batean jarriz gero, ikasgela osatzen duten gainerako irakasleek eduki horiek ikus ditzakete?

Bai. Ikasgela eremu komun bat da, eta horri elkartutako irakasle guztiek irakurri eta idatz dezakete bertan; era berean, ikasgelan matrikulatutako ikasle guztiek argitaratutako edukiak irakur ditzakete.

17. UPV/EHUko plataforma birtual bateko irakaslea izan naiz, nola berreskura ditzaket nire materialak?

Indarrean dagoen ikastaroari dagokion Moodle ikasgelan aurreko ikastaroetako materialak erabili nahi badituzu, eskaera bat egin behar duzu Ikasgelen Kudeatzailean, edukiak kargatzeko aukeraren bidez.

 

18. Ikasleak nire ikasgeletan sar daitezke, baina ezin dituzte eskuratu nik jarritako materialak

Kontuan hartu behar dira honako puntu hauek:

  1. Ikasleek materialak ikus ditzaten, eskuragarri egon behar dute (begi irekiko ikonoa).
  2. Materialak lantalde jakin batarako jartzen badituzu, kontuan hartu behar duzu material horiek lantalde horri elkartutako ikasleek bakarrik ikus ditzaketela.

19. Ikasgelen artean informazioa konpartitu beharra daukat, bakarra balira bezala. Eragiketa hori egin daiteke? Nola?

Bai. Ikasgelak bateratu egin behar dira. Horretarako, eskaera egiten duen irakasleak esleituta eduki behar du bateratu nahi dituen irakasgaien irakaskuntza, eta, horrez gainera, hizkuntza berean eman behar dira. Ezin dira bateratu hizkuntza desberdinetan ematen diren ikasgelak.

Bateratzeko eskaera Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen bidez egiten da  (https://gestion.ehu.es/gav). 

20. Irakasgai bereko bi talde ditut, bat euskarakoa eta bestea gaztelaniakoa. Bateratu ditzaket?

Ez. Bateratu ahal izateko (https://gestion.ehu.es/gav), lehendabizi taldeek hizkuntza berekoak izan behar dute eta bateratzea eskatzen duenak irakaslana eduki behar du batu nahi dituen bi taldeetan.

21. Bateratzea egitean okertu egin naiz. Zer egin behar dut zuzentzeko?

  • Bateratzea Ikasgela Birtualen Kudeatzailean Uneko Ikasgelak atalean badago eta aldatu nahi baduzu, bateratzea aldatzeko funtzioa erabil dezakezu, funtzio horrek taldeak/irakasgaiak gehitzeko edo kentzeko aukera ematen baitu.

 

22. Nire ikasgeletan sar ditzaket ikasgela horietarako GAURen alta eman gabe dauden ikasleak eta irakasleak?

Bai, horretarako Ikasgela Birtualen Kudeatzailera sartu behar duzu, eta eskaerak egin behar dituzu "Gonbidatuak" eremuan.

 

23. Aurreko ikasturtean irakasgaia beste irakasle batek eman bazuen eta ikasturte honetan nik eman behar badut, aurreko irakasle horren materialak erabil ditzaket?

Bai. Horretarako, materialen jabe den irakasleak Gela Birtualen Kudeatzaileko Biltegia > Segurtasun kopiak eta edukiak beste batere esku jarri aukeratuz, utzi nahi dituen materialak (urtea + irakasgaiaren kode osoa) eta utzi nahi dizkion pertsonaren datuak adieraziz gauzatuko da.  Horrela, material hori zure segurtasun-kopien zerrendaren ondoan agertuko da, Ikasgelen Kudeatzailean edukiak kargatzeko eskatzean ageri zaizun ikastaroen zerrendan.

24. Edukia kargatzeko eskatzean okertu egin naiz. Zer egin dezaket?

Bi aukera dituzu:

  • Une honetan ikasgelan dagoena eskuz ezabatu, eta egin berriro edukia kargatzeko eskaera, aurreko ikastaroetatik nahi duzun kopia hautatuz. 
  • Ikasgelari baja eman, ikasgelatik ateratzeko aukeraren bidez (irakasle guztiek egin behar dute). Irakasle guztiak atera ondoren, alta emateko eskaera egin berriro, material egokiak hautatuta. Aukera hau EZ da gomendagarria ikasleekiko interakzioa izan bada, haien ekarpenak ere galduko baitira.

Eragiketa horiek guztiak Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen (https://gestion.ehu.es/gav) bidez egin behar dira.

25. Sistemak eGela ikasgelen segurtasun-kopia bat gordetzen du?

Bai, sistemak ikasgela birtual bakoitzaren segurtasun-kopia bat sortzen eta gordetzen du, ikastaroaren amaieran egindako prozedura automatiko baten bidez. Normalean, ekainean egiten da, eta artxiboak segurtasun-kopien biltegian gordetzen dira.

Artxibo horiek ez zaizkie irakasleei banatzen, materialak urte batetik bestera eramateko ez baita beharrezkoa horiek fisikoki edukitzea.

Biltegian ageri den segurtasun-kopien zerrenda Ikasgela Birtualen Kudeatzailean eskura daiteke
 (https://gestion.ehu.es/gav).

26. Gure eGela irakasgaiaren segurtasun-kopia fisiko bat eduki nahi dut. Zer egin behar dut?

eGelako aginte panelean, "Segurtasun-kopiak" blokean, gela birtualaren edukiaren kopia bat eska daiteke, zip formatuan. 

Gogoan izan zip hori EZIN izango dela berriro berreskuratu eGelan

27. Ikasturteetako eGela ikasgelen segurtasun-kopiak zerbitzarian gordetzen dira eta zaizkie ematen fisikoki irakasleei. Zergatik?

Materialak ikasturte batetik bestera eramateko ez delako beharrezkoa irakasleak fitxategi fisikoa edukitzea.

Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen (https://gestion.ehu.es/gav) bidez, irakasle bakoitzak une oro berreskura ditzake aurreko ikasturteetako materialak, indarrean dagoen ikasturteko eGela ikasgela guztietan; hots, haren izenean zerbitzarian gordetako segurtasun-kopiak eskuratu ditzake, eta "Nire biltegia" izeneko zerrendan agertuko zaizkio.

28. Non aurki ditzaket nire eGela ikasgelen segurtasun-kopiak?

Segurtasun-kopiak zerbitzarian gordetzen dira, eta ez zaizkie irakasleei banatzen, materialak lekualdatzeko ez baita beharrezkoa horiek edukitzea.

Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen (https://gestion.ehu.es/gav) bidez, irakasle bakoitzak une oro berreskura ditzake aurreko ikasturteetako materialak, indarrean dagoen ikasturteko eGela ikasgela guztietan; hots, haren izenean zerbitzarian gordetako segurtasun-kopiak eskuratu ditzake, eta "Nire biltegia" izeneko zerrendan agertuko zaizkio.

29. Ikasgelako irakasgaien laguntza gisa eGela ikasgelak erabiltzen ditudala egiazta diezadakezue?

Ez. eGela oinarrizko tresnatzat jotzen da irakaskuntza-jarduera garatzeko, eta, beraz, ez da ziurtatzen haren erabilera. 

30. Zer egin behar dut zalantzak edo arazoak ditudanean eGelarekin edo Ikasgela Birtualen Kudeatzailearekin?

Erabilerari buruzko edozein zalantza edo arazo konpontzeko, eCampusera jo dezakezu, Erabiltzaileentzako Zerbitzuan jarritako gorabehera baten bidez.