eGelaPortfolio

eGelaPortfolio (Ikaskuntza-portfolio editorea)

Zer da ikaskuntza-portafolio bat?

Ikaskuntza-portafolio bat lorpenen eta esperientzien bilduma bat da, ikaskuntza-prozesu baten etapak erakusten dituena eta haren garapenari, erabilitako estrategiei eta lortutako emaitzei buruzko hausnarketa bultzatzen duena.

Ikaskuntza-portafolioen moldakortasunak oso tresna erabilgarria bihurtzen ditu hainbat agertokitan erabiltzeko, hala nola zeharkako konpetentzien ebaluazioan, prestakuntza dualeko edo praktiketako ikasleen eta enpresaren arteko jarraipenaren koordinazioan edo proiektuen aurkezpenean.

Nola egin portafolio bat eGelaPortfolioarekin?

eGelaPortfolio UPV/EHUk unibertsitate-komunitate osoaren eskura jartzen duen web-tresna da, ikaskuntza-portafolio elektronikoak egin eta aurkezteko. 2022/23 ikasturtearen hasieratik bertsio eguneratua eta itxura berria ditu. Orrialdeak osatzeko aukera ematen du, askotariko eduki-multzoak gehituz eta antolatuz, hala nola testuak, irudiak, artxiboak eta bideoak txertatuta, blogeko sarrerak, curriculum vitaeko atalak, etab. Orri horiek bildumetan bil daitezke, eta irekian edo modu mugatuan argitara daitezke, eta oso modu zehatzean ezartzen da zein erabiltzailek eskuratu ahal izango dituen eta orrialde bakoitza noiz eskuragarri izango den.

Zer beste erabilera izan ditzake eGelaPortfoliok?

eGelaPortfoliok elkarlanerako taldeak sortzeko aukera eskaintzen du. Taldeek erabiltzaileen kasuan deskribatu diren edizio-tresna berberak dituzte, eztabaidarako beste tresna batzuez gain, hala nola foroak. Taldeetan argitaratutako edukiak publikoak edo pribatuak izan daitezke.

Bestalde, eGelaPortfolion eskuragarri dagoen web-orrien editorea beste helburu batzuetarako ere erabil daiteke, hala nola lanak aurkezteko edo praktiken edo proiektuen emaitzak azaltzeko.

 

eGelaPortfoliori buruzko baliabideak eta laguntza

eGelaPortfolioren bertsio berriak bideotutorialen atal bat du, funtzionaltasunei, edizio-tresnen funtzionamenduari eta taldeen konfigurazioari buruzko azalpenekin. Gainera, Gainera, UPV/EHUren curriculum-jardueretan eGelaPortfolio erabili nahi duten proiektu guztiek eCampusen laguntza izango dute.