aulas_virtuales_profesorado

Gradu, Master Ofizial, Berezko Titulu eta Doktorego Programetako irakasgaientzako ikasgela birtualak: eGela

eGela gradu, master ofizial, berezko titulu eta doktorego programetako irakasgaientzako gela birtualen zerbitzua da. Zerbitzuaren plataforma Moodle da.

Ikasgela birtualak erabiltzea hautazkoa da; hau da, irakasleei eskainitako aukera bat da, eta haiek erabakitzen dute erabili ala ez. Zerbitzu honek ez ditu eskola arruntak ordezkatuko.

eGela erabiltzeko baldintzak

Zerbitzu hau erabiltzeko, irakasleak GAURen irakats-betebeharra eduki behar du. Lehen eskakizun hori betez gero, irakasleak eGela zerbitzuan ikasgela eskatu ahal izango du, eCampusek ikasgelak sortzeko eta erabiltzeko irakasleen esku jarritako tresnaren bidez (Ikasgela Birtualen Kudeatzailea).

Erabiltzaileek eskatutako baldintzak bete behar dituzte.

 

Gela Birtualen Kudeatzailea

Tresna horren bidez, irakaskeek  beren eGela ikasgela birtualak sortu, eta ikasgela birtualen kudeaketari lotutako hainbat eragiketa egin ditzakete, besteak beste taldeak bateratzea, pasa den ikasturteko beren segurtasun kopien biltegia kontsultatzeko eta besteren baten esku uzteko...

Ikasgela Birtualen Kudeatzailera eta eGelan  sartzeko, zure LDAP erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez identifikatu beharko duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ohizko galderen atala.

Zalantzak eta galderak

Honen inguruko zalantzak eta galderak erabiltzailearen laguntza-zentroan (CAU) aurkeztu behar dira intzidentzia bat jarriz.