presentacion

Aurkezpena

eCampus UPV/EHUren zerbitzua da, eta unibertsitatean ikaskuntza eta irakaskuntza telematikoaren bidez garatzearekin eta kudeatzearekin lotutako alderdi guztiak hartzen ditu bere gain. Horretarako, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak Teknologia Informazio eta Komunikazioen (TIK) bidez —eta, bereziki, Internet bidez— garatzen direla ulertzen da.

Testuinguru horretan, eCampus-ek prestakuntza arautua zein etengabeko prestakuntza bultzatzen du, eta laguntza esanguratsua eskaintzen du UPV/EHUk irakasleen eskura jartzen dituen ikasgela birtualen kudeaketan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan funtsezko tresna gisa.

Era berean, grabazio multimedia zerbitzuak eskaintzen ditu, unibertsitateko komunitateko eragileek beren jarduera akademiko eta zientifikoak zabaltzeko erabili ahal izateko.

Bestalde, G9 Unibertsitate Taldearen campus birtual partekatuko unibertsitateekin elkarlanean, eCampus-ek irakasleen gaitasun digitalak eta irakaskuntzan teknologia berrien erabilera sustatzen dituen prestakuntza eskaintzen du.

eCampus-ek etengabeko konpromisoa du berrikuntza pedagogikoarekin, estrategia eta garapen teknologiko berriak txertatu eta UPV/EHUko hezkuntza komunitatearen zerbitzura jartzeko.