OCW kurtso bat era ireki eta doakoan autoikaskuntza eta kontsultarako helburua lortzeko asmoz argitaratutako unibertsitate ikas materiala da.
Edukiak ez dute zertan irakasgai jakin batekin bat etorri behar, baina horrela izanez gero, irakaskuntza gida berri bat egin beharko da OCW proiektuari egokituz. Hori dela eta, OCW edukiak ez dira irakasgai bateko apunteak edo pdf fitxategien bilduma izan behar baizik eta, autoikaskuntzara bideratutako prestakuntza unitateak.
Materialak egileenak izan behar dira, jatorrizkoak eta Creative Commons BY-NC-SA lizentzia baten bitartez hornituko dira UPV/EHUko OCW atarian. Edukiak sortu , editatu eta plataformara igo irakasle taldeak egingo du eta eCampus eta Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeak (IUEB) berrikusiko dituzte.