Unibertsitateen G9 Taldearen XI. Doktorego Jardunaldiak eta VI. Zientzia Zabaltzeko Jardunaldiak
Murtziako Unibertsitateak G-9aren XI. Doktorego Jardunaldiak eta Zientzia Dibulgazioko VI. Jardunaldiak antolatu ditu, G9 elkartearen sorrerako helburuetan sakontzeko eta doktorea izatearen balioa azpimarratu nahi da gizartean, oro har, eta enpresarien artean, bereziki. Jardunaldi horien bidez, bidea erraztu nahi zaie doktoregaiek elkar ezagutu eta beren ikerlanaren fruitua zabal dezaten. Horretaz gain, unibertsitateko ikerketa karreraren alternatiba profesionalak aurkezteko aukera bada, eta berrikuntzaren ekarle gisa enpresentzat duten garrantzia nabarmendu nahi da, bestalde.
Jardunaldietara, gehienez, G-9ko unibertsitate bakoitzeko 10 doktoregai joango dira, hau da, bost jakintza arlo direnez, 2 pertsona izango dira jakintza arlo bakoitzeko: Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura. Jardunaldietan hautatutako pertsonen garraio-, ostatu- eta mantenu-gastuak UPV/EHUren kontura izango dira, baita posterrak inprimatzeko gastuak ere.
Jardunaldiak Murtzian izango dira, Murtziako Unibertsitateko Centro Social Universitario eta Aulario Norte, Murtziako Unibertsitateko “Campus de Espinardo”n kokatuak.
Interesatuek online bidez bete behar dute izena emateko inprimakia, maiatzaren 3a baino lehen, agiri hauek erantsita:
- Aurkeztuko den komunikazioaren laburpena (gehienez: 300 hitz)
- CV laburtua (gehienez: 300 hitz)
- Posterra (PDFa)
UPV/EHUko Doktorego Eskolak jakintza adar bakoitzeko doktoregaiak aukeratuko ditu legezko epean eta eran aurkeztutako eskarien artetik.