Iraupena, bajak eta luzapenak
Doktoregoaren iraupena lau urtekoa da lanaldi osoan, eta zazpi urtekoa lanaldi partzialean. Horrez gain, ikasleak urtebeteko luzapena eskatu daiteke. Bestalde, % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten ikasleek bi urte gehiago luza dezakete doktoregoaren iraupena.
Gainera, ikasleek aldi baterako bajak eska ditzakete (gehienez ere bi urte). Bajan daudenean ez dira ofizialki UPV/EHUko ikasle izango, eta instalazioetara, GAUR plataformara sartzeko eskubidea galduko dute, besteak beste.
Bestalde, baja medikoek (eta goi-mailako araudietan jasotako beste bajak, hala nola gurasotasun bajak) ikasleen doktoregoko denboraren zenbaketa geldiaraziko dute. Hori dela eta, gomendatzen da ikasleek aldez aurretik planifikatzea doktoregoaren balizko bajak eta luzapenak, batez ere aldi baterako bajak saihesteko tesiaren defentsaren aurreko azken fasean; fase horretan, nahitaez, tesia lantzen arituko delako ikaslea. Halaber, baja medikoak eskatzea gomendatzen da (egoki diren kasuetan), nahiz eta unibertsitatearekin edo beste erakunde batzuekin kontraturik ez izan. Bestela doktoretzan emandako denborak zenbatzen jarraitzen da eta titulua lortzeko arriskua izan dezakete.
Tutorekidetzan egindako tesien kasuetan, unibertsitateek sinatutako hitzarmenean tesiaren defentsaren data sartu behar da; beraz, bereziki garrantzitsua da balizko bajak eta luzapenak kalkulatzea defentsa-data adostu aurretik, eta UPV/EHUko doktorego ikasketen iraupenari buruzko araudia zein beste unibertsitatearena bete behar dira.
Iraupena
Luzapenak eta bajak
Luzapenak eta bajak eskatzeko formularioak link honetan eskuragarri daude.