Doktoregoa UPV/EHUn egitea
UPV/EHUko Doktorego Eskolan (DOKe) jakintza arlo guztietako 67 doktorego-programen artean aukera dezakezu zure tesia egiteko. Gainera, zure prestakuntza zabaldu dezakezu estatuko zein nazioarteko beste erakunde batzuetan (adibidez, beste unibertsitateekin batera tutorekidetzan), eta aipamen bereziak lortu (industriala, nazioartekoa, ...) tesi berberean.
4.000 ikasle inguruk egiten dute urtero doktoregoa DOKen, eta horietatik % 25 inguru atzerritarrak dira. Horretarako, nazioartean ospe handia duten 3.000 ikertzaile baino gehiago ditugu, doktorego-tesiak zuzendari lanetan, tesietatik %43a nazioartekoak direlarik.
Gure prestakuntza-eskaintza kontsultatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, Zientzietako arloan 15 doktorego-programa aurkituko dituzu; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 16; Osasun Zientzien, 10; Gizarte eta Lege Zientzietan, 17; eta Arte eta Giza Zienzietan, 9.
UPV/EHUko doktoregoa Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GIH) lotuta dago, eta esperientzia paregabea eta zure etorkizunerako balio handikoa izango da.