outgoing-info

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoregoko ikaslea bazara eta ikerketa-egonaldia egin nahi baduzu beste unibertsitatean, jarraitu beherago deskribatutako prozedura.

Inprimakiak - Kanpoko egonaldiak (OUTGOING)

KANPOKO EGONALDIETARAKO PROZEDURA

Kanpoko egonaldiak (OUTGOING)

Argibideak eta aurreko araudiarekiko aldaketak

2024ko ekainaren 7ko EHAAn argitaratutako arautegi berrira egokitutako prozedura (V. KAPITULUA: DOKTOREGOKO IKASLEEN MUGIKORTASUNA).

  • GARRANTZITSUA: doktoregaien UPV/EHUtik kanpoko egonaldi guztiek beherago deskribatutako prozedura jarraitu behar dute, alde batera utzita egonaldia finantzatuta dagoen edo ez, edo mugikortasun-programa baten esparruan egiten den ala ez (adibidez, Erasmus, Egonlabur, etab.).
  • Nazioarteko mugikortasun-programa baten esparruan egindako mugikortasunak, erregelamendu honek ez ezik, mugikortasun-programa horrek ere arautuko ditu (aplikatzekoak badira), eta, UPV/EHUko ikasleen nazioarteko mugikortasun-programei buruzko araudia errespetatuko da.
  • UPV/EHUko doktoregaiak egonaldia egingo duen erakundeak eskatzen badu lankidetza hitzarmen bat egitea, kontuan hartuko da arautegiko XIV. Kapituluan: Lankidetza hitzarmenak kanpoko erakundeekin xedatutakoa kanpoko erakundeekin egiten diren lankidetza hitzarmenetarako.
  • Jardunaldiak, mintegiak edo kongresuetara joatea ez dira egonalditzat hartzen.

---> Egonaldiei buruzko edozein zalantza edo kontsulta izanez gero international@ehu.eus emailera.

​​​​​OHAR GARRANTZITUSA: doktoregaiak dokumentazio guztia bidali behar du doktorego-programaren kontaktu admintratiboari (ikus guztiak hemen), egonaldi hori amaitu ondoren helmugako unibertsitatearen ziurtagiria izan ezik.

 

Kanpoko egonaldietarako prozedura

1. URRATSA: Kanpoko erakundearen baimena (onarpen ziurtagiria)

  • Doktoregaiak kanpoko unibertsitatearen (edo zentroaren) onarpen-gutuna lortzen du (erakunde horretako gainbegiraleak sinatua).

2. URRATSA:

  • Doktoregaiak III. eranskina bete eta sinatzen du (deskargatu orri honen goiko aldean).
    Tesiaren zuzendaria(k), doktoregaiak eta UPV/EHUko Doktorego Programaren koordinatzaileak sinatu egin behar dute.
--> DOKeko ordezkariaren sinadurarik ERANTSI GABE doktorego programaren idazkari administratibora bidali behar da. DOKek erantsiko du sinadura barne-prozedura baten bidez, dokumentua jaso ondoren.
  • UPV/EHUrekin doktorego aurreko kontratua sinatuta duten doktoregaiek izan beharko dute Irakasle ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren baimena egonaldia egiten hasi aurretik. Doktorego Eskolak egonaldi horien berri emango die UPV/EHUko Ikerketaren arloko Errektoreordetzari.

3. URRATSA: ​​Dokumentazioa DOKera bidali (III. eranskina, asegurua eta osasun txartela)

  • Doktoregaiak III. eranskina bidaliko du sinaturik bere doktorego programaren idazkari administratibora (ikusi emailak hemen), honako agiri hauek atxikituz:
    • Bidaiako laguntza asegurua, egonaldi osoa hartuko duena, gaixotasunagatiko eta/edo istripuagatiko, osasun lekualdatzeagatiko eta jatorrizko herrialdera aberriratzeagatiko mediku arreta barne, gaixotasunaren, istripuaren edo heriotzaren kasuan (EHUko "Ibili" aseguruari buruzko informazio gehiago hemen).
    • Europako Osasun Txartela (Europar Batasuneko norakoetarako).

4. URRATSA: DOKek eskaera onartu eta erregistratzen du

  • DOKek ontzat eman beharko du egonaldia. DOKeko arduradunak III. eranskina sinatu ondoren, doktoregaiari sinatutako dokumentua itzuliko zaio.
  • DOKek egonaldia erregistratuko du.

5. URRATSA: Egonaldiaren osteko jardueren memoria eta ziurtagiria

  • Egonaldia amaitzean doktoregaiak harrera erakundean egindako egonaldiari buruzko jardueren memoria osatu beharko du, eta dagokion ikasturteko jardueren dokumentuan sartuko du.
  • Gainera, egonaldi ziurtagiria eskatu beharko dio xede erakundeari (bertako gainbegiraleak sinatuko du), eta international.doke@ehu.eus emailera bidaliko du.