Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko

Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko

Nori zuzendua

UPV/EHUko doktoregoko ikasleei.

Data

2022ko otsaila-martxoa

Iraupena (ordutan) / Ordutegia

  • 17 ordu 30 minutu (bi ordu eta erdiko 7 saio, astean behin)
  • Ordutegia: 09:45-12:15

Asistentzia

% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)

Hizkuntza

Gaztelania/Euskara

Modalitatea

PRESENTZIALA
Osasun-arloko segurtasun-neurriak errespetatuko dituzten aurrez aurreko asteroko saioak: nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziak mantentzea.

Lekua eta egunak

LEKUA DATA ORDUA
Bizkaiko Campusa (Leioa)
Biblioteka Eraikina
7.gela (1. Solairua)
Otsailak, 14 eta 21
Martxoak, 2, 7, 14, 21 eta 28
09:45-12:15

Hizlaria, irakaslea eta profila

María Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.

Parte hartzaileen kopurua

10-14
Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera

Aurretiko betekizunak

Ikastaroan onartutakoek 5 minutu inguruko hitzaldi labur bat prestatu beharko dute beren doktore-tesiari buruz.

Izen-ematea

Izen-ematea itxita

Helburuak

  • Beldur eszenikoa desblokeatzea.
  • Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
  • Argitasuna eta zehaztasuna.
  • Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
  • Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.

Ikastaroaren edukia

  • Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
  • Hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
  • Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
  • Presentzia eszenikoa.
  • Umorea.