Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregoko ikasleei.
Data
2022ko maiatza-ekaina
Iraupena (ordutan) / Ordutegia
- 17 ordu 30 minutu (bi ordu eta erdiko 7 saio, astean behin)
- Ordutegia: 09:45-12:15
Asistentzia
% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)
Hizkuntza
Gaztelania/Euskara
Modalitatea
PRESENTZIALA
Lekua eta egunak
LEKUA | DATA | ORDUA |
---|---|---|
Bizkaiko Campusa (Leioa) Biblioteka Eraikina 7.gela (1. Solairua) |
Maiatzak, 10, 17, 24 eta 31 (asteartea) Ekainak, 6 (astelehena) Ekainak, 14 eta 21 (asteartea) |
09:45-12:15 |
Hizlaria, irakaslea eta profila
María Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.
Parte hartzaileen kopurua
10-14
Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera
Aurretiko betekizunak
Ikastaroan onartutakoek 5 minutu inguruko hitzaldi labur bat prestatu beharko dute beren doktore-tesiari buruz.
Izen-ematea
IZENA EMATEA ITXITA
Helburuak
- Beldur eszenikoa desblokeatzea.
- Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
- Argitasuna eta zehaztasuna.
- Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
- Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.
Ikastaroaren edukia
- Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
- Hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
- Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
- Presentzia eszenikoa.
- Umorea.