Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregoko ikasleei.
Data
2021eko maiatza-ekaina
Iraupena (ordutan) / Ordutegia
- 15 ordu (bi ordu eta erdiko 6 saio, astean behin)
- Ordutegia:
- Bizkaia: 10:00-12:30
- Araba: 11:00-13:30
Asistentzia
% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)
Hizkuntza
Gaztelania/Euskara
Modalitatea
PRESENTZIALA
Osasun-arloko segurtasun-neurriak errespetatuko dituzten aurrez aurreko asteroko saioak: nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziak mantentzea.
Lekua eta egunak
Lekua | Data | Ordua |
---|---|---|
Bizkaiko Campusa (Leioa) Liburutegia Eraikina 7.gela (1. Solairua) |
Maiatzak 11, 18 eta 25 Ekainak 1, 8 eta 15 |
10:00-12:30 |
Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz) Micaela Portilla Ikergunea 0.7 gela |
Maiatzak 13, 20 eta 27 Ekainak 3, 10 eta 17 |
11:00-13:30 |
Hizlaria, irakaslea eta profila
Maria Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.
Parte hartzaileen kopurua
10-14
Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera
Aurretiko betekizunak
Ikastaroan onartutakoek 3 minutuko komunikazio bat eraman beharko dute prest, eskolako lehen egunean aurkezteko.
Izen-ematea
Helburuak
- Beldur eszenikoa desblokeatzea.
- Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
- Egiturak sortzea, edukiak transmititzeko euskarri moduan.
- Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
- Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.
Ikastaroaren edukia
- Parte hartzaile bakoitzaren komunikazio labur bat aurkeztea.
- Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
- Nork bere buruari kanpotik begiratzea eta hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
- Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
- Parte hartzaile bakoitzak hitzaldi bat prestatuko du, tailerrean proposatutako gakoak landuta.
- Ondoren, komunikazio hori berriro aurkeztuko da. Bi esku-hartzeen azterketa konparatiboa.