Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko
Inskripzioa beteta
Iraupena
- Bi ordu eta erdiko 6 saio, astean behin
Hizkuntza
- Gaztelania/Euskara
Prestatzailea
- Maria Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.
Helburuak
- Beldur eszenikoa desblokeatzea.
- Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
- Egiturak sortzea, edukiak transmititzeko euskarri moduan.
- Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
- Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.
Edukia
- Parte hartzaile bakoitzaren hitzaldi labur bat grabatzea.
- Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
- Nork bere buruari kanpotik begiratzea eta hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
- Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
- Parte hartzaile bakoitzak hitzaldi bat prestatuko du, tailerrean proposatutako gakoak landuta.
- Ondoren, hitzaldi hori grabatuko da. Hitzaldiak ikustea eta analisi konparatiboa egitea.
KONTUAN IZAN: Ikastaroan parte hartzeko onartzen diren pertsonek 3 minutuko komunikazioa prestatu beharko dute, eta bideoan grabatuko da lehen eskola egunean.
Lekua
- Biblioteka eraikina
1.solairuan, 7 gelan
Leioan, Bizkaiko Campusean
Datak
- Martxoak17, 24, 26, 30
- Apirilak 2, 7
Ordutegia
-
10:30-13:00
Parte hartzaileen kopurua
- 8-12
- Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera
% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik ("Oinarrizko arautegia MDe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko" 3. puntuan)