Nire tesia 180 segundotan eta euskaraz. DOKeAriguneko 2020ko sariak
Deialdiaren oinarriak
PARTE HARTZEA
Honako hauek dira lanak aurkezteko arauak:
-
UPV/EHUko doktorego programa batean matrikulatuta egotea.
-
Doktoregaiak bere doktorego-ikerketa aurkeztuz eta euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiliz grabatutako bideo baten aurkezpena.
Bideoan egindako aurkezpenak 180 segundo iraungo du, gehienez. Aipatutako iraupenetik gorako aurkezpenak deskalifikatuta geldituko dira.
Aurkezpenerako erabilitako formatua eta baliabideak irekiak dira.
-
Bideoaren edukian honako hauek zehaztu beharko dira:
-
Doktoregaiaren izena eta lehen abizena
-
Doktorego programa
-
Aurkezten den jakintza adarra:
-
Zientzia Esperimentalak
-
Ingeniaritza eta Arkitektura
-
Osasun Zientziak
-
Gizarte eta Lege Zientziak
-
Arteak eta Giza Zientziak
-
-
-
Bideoaren izenak formatu hau jarraitu beharko du: ZenbakiaAdarraEzagutzaAbizena1Abizena2Izena
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA
Sarietan parte hartzeko webgunean dagoen inprimakia bete beharko da.
EPEA
Proposamenak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 18an amaituko da. Doktoregai bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.
BIDEO FINALISTEN AUKERAKETA
Doktorego Eskolako epaimahai batek bi bideo finalista aukeratuko ditu jakintza adar bakoitzeko.
Azaroaren 23an argitaratuko da bideo finalisten zerrenda.
Bideo guztiak EHUtb kanalean egongo dira eskuragarri.
DOKek parte hartu izanaren ziurtagiria emango du aurkeztutako lana arau betetzean.
LEHIAKETAREN FINALA
Lehiaketaren finala 2020ko azaroaren 27an egingo da, 11:00etan, BBC plataformaren bidez egingo den online ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, hamar finalistek tesia zuzenean aurkeztu beharko dute, ikus-entzunezkoak baliatu gabe. Aurkezpenak 180 segundoko iraupena izango du, gehienez, eta euskaraz egingo da.
Finalak Euskararen arloko errektoreordea izango du buru, eta Doktorego Eskolatik kanpoko epaimahai bat.
Epaimahaiak honakoak balioetsiko ditu komunikazioaren eraginkortasuna, bereziki mezua argia izatea eta entzule arruntak ulertzeko modukoa, eta aurkezpena erakargarria izatea.
SARIAK
5 sari emango dira, jakintza adar bakoitzeko bat. Haien artetik, irabazle absolutua hautatuko da.
Sari absolutua 500 eurokoa izango da, eta gainerako laurak 200 eurokoak. Diru zenbatekoa doktorego jarduerarekin lotutako jarduera, zerbitzu edo ondasunetarako erabiliko da.
BESTE ALDERDI BATZUK
Doktorego Eskolak eskubidea izango du ekitaldiaren antolaketari buruzko edozein gai aldatzeko, inguruabarrek hala eskatzen badute.
LEHIAKETAREN OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Parte hartzaileak izango dira erabilitako material edo grabazioetan agertzen diren pertsonen egile edo irudi eskubideei buruzko edozein kexaren erantzule bakarrak.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorrita, parte hartzaileek, izena emanez, baimena ematen diote DOKEri lehiaketaren prozedurekin lotutako datu pertsonalak tratatzeko. DOKe bihurtuko da parte hartzaileen bideo guztien jabe, promoziorako erabili ahal izango ditu, eta honakoetan zabaltzeko: bilera eta ekitaldietan eta web orrian, profiletan, taldeetan, sare sozialetan edo DOKE hedatzeko beste plataforma batzuetan.
Parte hartzaileei beren bideoak beste helburu batzuetarako erabiltzen utziko zaie, betiere DOKe-k baimena ematen badie.