Mejora tus presentaciones y pósteres

Hobetu zure diapositiba aurkezpenak eta posterrak

Sarrera/Ikastaroaren deskribapena:

Diapositibak eta posterrak gure lana eta ideiak audientziari komunikatzeko modu ohikoena bihurtu dira. Nahiz eta bere erabilera oso edatua izan, orokorrean mezua komunikatzeko modua ez da eraginkorra izaten diseinu eta prestaketa falta direla eta. Diseinua bigarren maila batera baztertuta egoten da eta "besterik adierazi ezean" formatua edota "nire laborategian horrela egiten da" bezalako metodologiak erabiltzen dira.

Hau dela eta, ikastaro honen helburu nagusia da euskarri hauen inpaktua hobetzea eta gure lanaren aurkezpena aberastea mezua modu azkar, argi eta zehatzean audientziari komunikatuz.

Ikastaroan zehar garatzeko gaitasunak:

  • Diapositiba eta posterrak prestatzeko beharrezkoak diren faktoreak ezagutzea.
  • Diapositiba eta posterren komunikazio eragina handitzeko beharrezkoak diren diseinu kontzeptuak eskuratzea.

Metodologia:

Diapositiben prestakuntza, diseinua eta maketazio eskola.

Posterren prestakuntza, diseinua eta maketazio eskola.

Adibide erakusketa.

Partaideen diapositiben eta posterren analisia.
Atal praktikoa: Partaideek beren diapositibak eta posterrak berdiseinatuko dituzte.

Oharra: partaide bakoitzak saio guztierara bere ekipamendu informatikoa (portatila) ekarri beharko du.

Edukiak:

  • Diapositiba aurkezpenak eta posterrak: komunikazio tresna
  • Komunikazioaren Teoria
  • Informazio bisuala eta ahozkoa
  • Audietzia
  • Diapositiba aurkezpenaren egitura
  • Posterren egitura
  • Diseinua
    • Ideiak vs diapositibak
    • Ereduak
    • Konposizio, posizioa eta norabidea
    • Pertzepzio bisuala
    • Soiltasuna eta harmonia
  • Elementu bisualak:
    • Atzealdeak
    • Kolorea
    • Testua eta tipografia
    • Taulak
    • Dati grafikoak
    • Argazkiak
    • Diagramak
    • Bideoak
    • Animazioak eta trantsizioak
    • Hutsuneak
  • Diapositiben maketazioa
  • Posterren maketazioa
  • Zarata / interferentzia

Irakaslea:

Maria Vega Asensio Herrero

Ikastaroen tokia eta data:

Tokia Hizkuntza Data Ordutegia
Leioa Campuseko Biblioteka, Master eta Doktorego Eskolako 6A gela, 1go solairua Gasteleraz Maiatzak 25-26 10:00 - 14:00
Donostia, Ignacio María Barriola Zentroa, erabilera anitzeko aretoa Euskaraz Ekainak 1-2 10:00 - 14:00
Leioa Campuseko Biblioteka, Master eta Doktorego Eskolako 6A gela, 1go solairua Euskaraz Ekainak 8-9 10:00 - 14:00

Iraupena:

8 ordu

Plaza kopurua:

20 talde bakoitzean.
Izen ematearen ordenaren arabera onartuko dira.

Izen-ematea:

Ikastaroaren prezioa 15 € da eta izena emateko eskaera ONLINE egin behar da (itxita). Izena emateko prozedura bukatu ahal izateko, ordainketa egin izanaren justifikazio agiria erantsi beharko zaio eskaerari, beraz, ezinbestekoa da ordainketa aldez aurretik eginda izatea.

Ordainketa banku transferentzia bidez egin behar da Maria Vega Asensio Herreroren izenean (irakaslea) dagoen kontu honetan:

ES24 2095 0036 6082 0098 2450

Kontzeptuan honako hauek adierazi behar dira: izen-abizenak eta ikastaroa zein datatan egingo den.

Baja ematea:

  • Maiatzaren 20a baino lehen: ordaindutako diru guztia itzuliko da.
  • Maiatzaren 20aren ondoren: EZ da dirurik itzuliko.