Kontseilu Iraunkorra
Zuzendaritza Batzordeko pertsona hauek osatzen dute Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorra:
- Doktorego Eskolako zuzendaria, lehendakaria da.
- Doktorego Eskolako idazkaria, organo horretako idazkaria da.
- Doktorego Eskolako zuzendariordeak.
- Doktorego Eskolako administrazioko burua.
Horiez gain, Zuzendaritza Batzordeko kideek euren taldekideen artean hautatu dituzten batzordekideek ere dute lekua Kontseilu Iraunkorrean, bakoitza bere taldearen ordezkari gisa aritzeko:
- Doktorego Eskolako master eta doktoregoen koordinatzaileen hamaika (11) ordezkari, banaketa honen arabera: doktorego programetako koordinatzaileen bi ordezkari jakintza adar bakoitzeko, masterretako programetako ordezkari bat.
- Doktoregoko Arduradunak:
- Zientzien adarra: José Javier López Pestaña eta Alberto Oleaga Páramo
- Ingeniaritza eta Arkitektura adarra: Pablo Eguía López eta Jesús María Requies Martínez
- Osasun Zientzien adarra: Ramón José Barrio Díez-Caballero eta Aitana Lertxundi Manterola
- Gizarte eta Lege Zientzien adarra: Javier Bilbao Ubillos eta Amaia Maseda Garcí
- Arteen eta Giza Zientzien adarra: Carlos García Castillero eta Elena Torregaray Pagola
- Masterretako sare Latinoamerikarraren arduraduna: Jose Ignacio Galparsoro Ruiz
- Doktoregoko Arduradunak:
- Doktorego Eskolako master-ikasleen eta doktoregaien bi (2) ordezkari:
- Maialen Vázquez Polo
- Gorka Zubia Garea
- Erakunde kolaboratzaileen ordezkari bat (1)
- Carlos Garbisu Crespo (NEIKER)
- Doktorego Eskolari atxikitako teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat (1)
- Amaia González González
Hona hemen Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorraren eginkizunak:
- Doktoregoko ikasketak jartzea edo kentzea proposatzea, beste organo batzuen eskumenei kalterik egin gabe.
- Doktoregaien zeharkako prestakuntzarako jarduerak definitzea eta antolatzea, eta haien trebakuntzarako interesgarriak diren beste jarduera batzuk erregulatzea.
- Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko politika definitzea, eta beharrezko hitzarmenak prestatzea, dagozkien organoek onar ditzaten.
- Doktorego Eskolako organoen arteko gatazkak konpontzea, UPV/EHUko indarreko araudiaren arabera.
- Zuzendariaren urteko txostena eta aurreko ekitaldi ekonomikoaren itxiera onartzea. Zuzendariaren txostenak Doktorego Eskolako jardueren memoria jaso behar du, baita datorren ekitaldirako estrategia-plana ere, aurrekontuko arauak barne.
- Barne-erregimeneko araudi-proposamena prestatzea eta onartzea eta, hala badagokio, baita haren aldaketak ere.
- Irakaskuntzen jarraipena egitea eta haien kalitatea zaintzea, eta beharrezko kontrol-prozedurak ezartzea, Doktorego Eskolan garatuko diren irakaskuntzen, programen eta doktorego-tesien kalitatea bermatzeko.
- Eskolako kideek izenpetuko duten jardunbide egokien kodea onartzea.
- Unibertsitateko araudiak esleitutako edo UPV/EHUko gobernu-organoek bere esku utzitako beste edozein eginkizun betetzea.