Ikastaro praktikoa: idazkera akademikoa
Nori zuzendua:
UPV/EHUko doktoregaiak:
- Bigarren ikasturtekoak
- Hirugarren ikasturtekoak (lehentasuna)
- Ikerketa prozesua aurreratua dutenak; hau da, testu akademiko bat (kapitulua, artikulua, hitzaldia, entsegua) idazteko (atariko moduan bada ere) behar adina datu bilduta edota aztertuta.
Data:
2022ko maiatza-ekaina
Iraupena (ordutan) / Ordutegia:
32 ordu (4 orduko 8 saioa; astean egun bat).
Ordutegia: 15:30-19:30.
Asistentzia:
% 75 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)
Hizkuntza:
Gaztelania
ModalitatePresentziala:
Bizkaiko campusa (Leioa) | Astelehenak: Maiatzak, 9, 16, 23 eta 30 Ekainak, 6, 13,20 eta 27 |
Biblioteka Nagusia eraikina Mintegia (6. Solairua) |
---|
Hizlaria, irakaslea eta profila:
Susana Carro Ripalda andrea, Gizarte Antropologiako doktorea Edinburgoko Unibertsitatean, zientzia, teknologia eta gizarteari buruzko ikasketetan espezializatua, eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna (Psikologia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle-ikertzaile izan da Glasgow, Edinburgo, Durham eta Deustuko unibertsitateetan. Nazioarteko (Erresuma Batua, Mexiko, Brasil, India) eta diziplina anitzeko (gizarte-zientziak, natur zientziak eta zientzia esperimentalak, eta ingeniaritzak) ikerketa-taldeak koordinatu ditu finantzatutako proiektu handietan. Berrikiago Bizkaia: Talent programaren ikertzaile izan da Deustuko Unibertsitatean. Aditua da metodologia mistoen diseinuan eta irakaskuntzan, ikerketaren etikan eta Ikerketa eta Berrikuntza arduratsuan (RRI), eta horri buruzko ikastaroak sortu eta eman ditu Glasgow, Durham, Deustu eta Euskadiko unibertsitateetan.
Parte hartzaileen kopurua:
15
Aurretiko betekizunak:
Ezinbestekoa da lehen eskola-egunean ikasleek ikasturtean zehar idatzi nahiko luketen testuaren ideia hausnartu eta/edo landutako zerbait ekartzea (tesi-kapitulu bat, artearen egoera/tesiaren berrikuspen bibliografikoa, artikulu bat, saiakera bat, biltzarrerako hitzaldi bat). Ideia hori laburpen edo abstract, eskema, ohar antolatu edo bullet points moduan idatzita ekar dezake, edo zirriborro labur moduan. Ohar horietan oinarrituta lan egingo dugu. Testuan aurrera egin ahal izateko, testua idazteko behar diren irakurketak edo datuen analisiak eginda izango dituzte ikasleek, edo, bestela, zeregin horretan egon beharko lukete erritmo onean.
Izen-ematea:
Helburuak:
- Praktikaren bidez ikastea idazkera akademikoaren oinarriak, trebetasunak eta estrategiak, eta, zehatzago, doktorego tesiak eta artikulu akademikoak idazteko behar direnak.
- Ikasle bakoitzak aukeratutako testu akademiko baten zirriborro aurreratua osatu beharko du 8 astetan (tesi kapitulua, artearen egoera, artikulua, saiakera, txostena...), eta testu horren zati handi bat egituratuta eta idatzita utzi beharko du, eta azken berrikuspena egiteko prest.
- Talde lanerako eta eztabaidarako gunea izatea, idazkera akademikoan aurrera egiteko apurka-apurka landutako prozesuan. Irakasleek, frogatutako metodoari jarraituz (Belcher 2009), eta beraiek ikastaro honetarako berariaz sortutako materialak aurkeztuta, banakako zirriborroak osatzen joateko jarraibideak, ariketak, materialak eta egitura emango dituzte. Ikastaroan banakako lana egin behar da, baina talde lana ere egin beharko da ikaskideen lanak irakurri, berrikusi, oharrak egin eta kritika konstruktiboa egiteko.
- Trebetasun osagarriak lortzea argitalpen akademikoen arlorako ikasleari ekoizpen ohiturak ezartzen laguntzeko eta oinarrizko orientabidea emateko.
Ikastaroaren formatua:
Saio bakoitzak honakoak konbinatuko ditu:
- Eskola magistral baten alderdiak; testu akademikoak idazteko prozesuan inplikatutako printzipio, kontzeptu eta alderdi teoriko eta praktikoei buruz irakatsiko du irakasleak.
- Banakako zein taldeko hainbat jarduera praktiko; horietan, ikasleek ikasitakoa aplikatzeko aukera izango dute, ikasgelan gainbegiratu eta zuzendutako ariketen bidez.
- Eztabaida eta kontsulta kolektiborako espazio dinamikoa, idazketarekin eta argitalpen akademikoekin zerikusia duten gaiak argitzeko.
- Banakako tutoretzak: irakasleak banakako laguntza emango dio ikasle bakoitzari, beharrezkoa izanez gero.
Ikastaroaren edukia (astez aste):
- Elección razonada del texto a escribir. Lectura anotada de un abstract modelo. Escribiendo un resumen organizador de nuestro texto. Diseño del plan de escritura: ¿qué necesitamos para escribir nuestro texto? Reflexión crítica sobre aspectos no técnicos relacionados con la escritura académica (sentimientos y hábitos negativos, espacios de trabajo, problemas prácticos y cómo solventarlos). Tipos de textos académicos: ¿qué es publicable?
- Avance de los argumentos del texto. ¿Cómo se construye un buen argumento? Cómo hay que leer un texto académico: lectura anotada de un artículo/capítulo modelo. Esbozando los argumentos principales de nuestro texto y revisándolos. ¿Cómo seleccionar revistas académicas para publicar un artículo? Tipos de revistas y su idoneidad.
- Revisión de la literatura relevante. Estrategias para completar una revisión bibliográfica para nuestro texto: identificación de nuestros campos de lectura. Relación de nuestro texto con los debates existentes: nuestro punto de entrada. Delineando nuestra revisión bibliográfica/estado del arte: mapas conceptuales. Citas bibliográficas y problemas de plagio.
- Perfeccionamiento de la estructura del texto. Modelos de estructuras en las diferentes áreas disciplinarias. Resolviendo problemas estructurales: subtítulos y subsecciones, resúmenes, presentación de la evidencia, organización del argumento, circunscripción del tema, y ejemplificación. Desarrollo y revisión de un esquema estructural o guion para nuestro texto.
- Presentación y evaluación de la evidencia que va a sostener nuestros argumentos. Tipos de evidencia. Cómo (d)escribir nuestra evidencia y reflejarla en las diferentes secciones (estado del arte, métodos, resultados o discusión). Revisando la evidencia para nuestro texto.
- Principios y finales: ¿cómo comenzar y cerrar los textos? Revisando los títulos, los abstracts y las palabras clave. Escribiendo y revisando la introducción y la conclusión: ideas y estrategias.
- Edición de texto. ¿Cómo acortar, alargar o alterar textos? Corrigiendo problemas de estilo. Test diagnóstico del texto. Tablas e imágenes. Bibliografía. Dando y recibiendo feedback sobre el texto: buenas prácticas.
- Presentación de los textos. Se harán lecturas críticas completas de los textos por parejas o grupos pequeños. En grupo se leerá un fragmento de cada texto y se debatirán los aspectos positivos, mejorables y problemáticos. Espacio para preguntas, dudas, clarificaciones y correcciones. Cada estudiante diseñará un plan de trabajo y calendarización para la finalización y entrega de su texto individual. Auto-evaluación del progreso de cada alumna/o, y evaluación del curso.