Elecciones Alumnado - Instrucciones

Hauteskunde-prozesuaren jarraibideak

Doktorego Eskolako Zuzendaritza Batzordea osatzen dute, besteak beste, master ikasleen edo/eta doktoregaien hamar (10) ordezkarik, jakintza arlo bakoitzeko bi pertsonak. Pertsona horiek masterretan matrikulatutako ikasleen edo/eta eskolako doktorego programetako doktoregaien artetik hautatuko dituzte, Doktorego Eskolako Zuzendaritzak bi urtean behin deituko duen hautaketa prozesu baten bidez.

Erroldak

Erroldak Doktorego Eskolako egoitzetan kontsultatu ahalko dira:

  • Leioako egoitza nagusia: Bibliotekako eraikina, 1. solairua, 5. aretoa
  • Gasteizko egoitza nagusia: Micaela Portilla ikergunea
  • Donostiako egoitza nagusia: Ignacio Mª Barriola zentroa, 3. solairua

Ikasleak GAURen bidez begiratu ahal izango du ea erroldan dagoen ala ez, eta, bertan badago, zer hauteskunde mahaitan (zer ikastegitan) eman behar duen botoa.

  • LEIOA
    Erreferentziako zentroa: Errektoregoa.
    Bozkatzeko lekua: Doktorego Eskolaren egoitza nagusia, Liburutegiaren eraikina, 1. solairua, 5. aretoa
  • GASTEIZ
    Erreferentziako zentroa: Arabako Campuseko Errektoreordetza.
    Bozkatzeko lekua: Micaela Portilla ikergunea
  • DONOSTIA
    Erreferentziako zentroa: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza.
    Bozkatzeko lekua: Doktorego Eskolako egoitza, Ignacio Mª Barriola zentroa, 3. solairua
  • BILBO
    Erreferentziako zentroa eta bozkatzeko lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
  • BILBO
    Erreferentziako zentroa eta bozkatzeko lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Nola egiten diren erroldak

Errolda 2023eko uztailaren 6an itxiko da.

Doktoregoko ikasleak doktorego programa batean matrikulatuta egon beharko du eta doktorego tesia defendatu gabe izango du.

Hauteskunde hauetan botoa eman ahal izateko, matrikula formalizatuta izan beharko da (baita tasak ordainduta ere).

Zelan begiratu ea erroldan nagoen

Hautesle errolda uztailaren 7an argitaratuko da.

Toki hauek izango ditu ikasleak errolda kontsultatzeko:

1. Doktorego Eskolako egoitzetan:

  • Leioako egoitza nagusia: Bibliotekako eraikina, 1. solairua, 5. aretoa
  • Gasteizko egoitza nagusia: Micaela Portilla ikergunea
  • Donostiako egoitza nagusia: Ignacio Mª Barriola zentroa, 3. solairua

2. GAURen bidez. GAURen identifikatu ondoren, alboko menuan aukera berri bat agertuko da: “CENSO”. Eta hortik adar bat aterako da: “Censo de la Escuela de Doctorado de la UPV/EHU”. Aukera horretan sakatu eta pertsona bakoitzak erroldan dituen datuak agertuko dira. Azkenik, erroldaren kontrako inpugnazioak aurkezteko formularioa ere ikusiko du ikasleak, datuak zuzenak ez badira edo “No existen datos del censo en el año académico 2022/2023” mezua agertzen bada.

Datuak webgunean kontsultatu daitezkeen arren, erroldak ez dira web orrian agertuko.

Zer egin erroldan ez bazaude

Erroldan egoteko baldintzak betetzen badituzu eta, hala ere, ez bazaude, hori konpontzeko modu bakarra duzu: INPUGNAZIOA JARTZEA.

Inpugnazioa zelan jarri

Inpugnazioa idatziz aurkeztu behar da:

Erroldaren aurkako inpugnazioa Doktorego Eskolako Hauteskunde Batzordeko buruari zuzendu behar zaio, uztailaren 13ko 10:00ak baino lehen.

Web formularioaren aplikazioak ohar bat itzuliko dio erabiltzaileari, behar bezala bidali dela jakinaraziz. Abisu hori jasotzen ez bada, Doktorego Eskolarekin jarri behar da harremanetan doke@ehu.eus posta elektronikoaren bidez, edo inpugnazioa erregistro orokorrean aurkeztu beharko da.

Doktorego Eskolako Hauteskunde Batzordeak ebatziko ditu aurkeztutako inpugnazioak, eta behin betiko errolda uztailaren 13an argitaratzeko aginduko du.

Errolda behin betikoa izanik, ikasleak begiratu beharko du zer hauteskunde mahaitan eman behar duen botoa.