Agurra
Doktorego Eskola (DOKe) UPV/EHUren doktoregoko ikasketak kudeatzen dituen ikastegia da. Ikasketa horien bidez doktore titulua eskuratzen da, ikertzaile gisa aritzeko gaitasuna ematen duena. Horretarako, 66 doktorego programa eskaintzen ditugu, jakintza adar guztietakoak: 15 Zientzietan, 16 Ingeniaritza eta Arkitekturan, 10 Osasun Zientzietan, 16 Gizarte eta Lege Zientzietan, eta 9 Arte eta Giza Zientzietan.
Nazioartean izen handia duten 3.000 ikertzaile baino gehiago ditugu gure 4.000 doktoregaien doktorego tesiak gainbegiratzeko. Doktoregai horien % 25, gutxi gorabehera, atzerritarrak dira.
DOKen doktoregoko ikasketek aukera ematen diete gure ikasleei beste erakunde batzuetan ere prestakuntza jasotzeko, estatuko zein nazioarteko erakundeetan (esate baterako, tutorekidetzan beste unibertsitate batzuekin). Era berean, hainbat aipamen berezi (industriala, nazioartekoak…) eskura daitezke doktorego tesi berberean. Horregatik guztiagatik UPV/EHUko doktoregoa esperientzia paregabea eta balio handikoa da gure doktoregaien etorkizunerako, zeintzuek, gure ustez, bereziki lagunduko duten gure gizartea hobetzen, beren eginda garapen jasangarrirako helburuak.
Webgune honetatik ongietorria egiten dizuegu gure eskola ezagutu nahi duzuen guztioi, eta eskaintzen ditugun doktorego programak begiratzeko gonbita egiten dizuegu.