Etika unibertsitate ikerketan
Ikastaroaren deskribapena
Ikerketa funtsezkoa da UPV/EHUn, eta, beraz, haren helburu garrantzitsuenetako bat da ikerketa zientifikoa, teknikoa, humanistikoa eta artistikoa garatzea. Unibertsitateak bere gain hartzen du ikertzeko askatasuna bermatzeko konpromisoa, legeek eta komunitate zientifikoak onartzen dituen arau edo kode deontologikoek ezarritako mugen barnean.
Azken mendean egin den urrats zientifiko-tekniko handiaren eta horrek gizartean izan duen eraginaren ondorioz, neurriak hartzen ari dira ikerketa jarduera eta haren aplikazioak bideratzeko, pentsamendu askatasuna eta sortze eta produkzio zientifikorako askatasuna bermatuz, eta jarduera horrek beste balio eta eskubide batzuekin izan behar duen oreka ziurtatzeko. Hori horrela, azken urteetan, ikerketako unibertsitate batzordeak sortu dira, eginkizuntzat harturik era inpartzial eta independente batean gainbegiratzea ikerketak eta irakaskuntza jarduerak, hiru eremutan bereziki:
- Ikerketak gizakiekin.
- Ikerketak animaliekin.
- Ikerketak agente biologikoekin edo genetikoki aldatutako organismoekin.
Bi gertakizunek batzordeak sortzeko joera hori areagotu dute. Alde batetik, azken urteetan, deialdi askok baldintza bat jartzen dute ikerketa finantzatzeko: hots, entitate inpartzial batek ikerketa edo prestakuntza proiektuak balidatzea, eskakizun metodologikoak, etikoak eta juridikoak aztertuta.
Bestetik, aldizkari zientifikoetako argitaletxe kontseilu gero eta gehiagok balidazio mota hau eskatzen dute, aldez aurreko baldintza gisa proiektu baten emaitza zientifikoak argitaratzeko.
Arau sektorial batzuek behin betiko bultzada eman diote era honetako unibertsitate organismoen sorrerari, aldez aurreko ebaluazio bat egitera behartzen dutelako ikerketa jarduera jakin batzuei ekiteko.
Ikastaroaren helburuak
- Alderdi etikoek, metodologikoek eta juridikoek duten garrantzia ulertzea ikerketak egiten direnean gizakiekin, haien lagin eta/edo datuekin, animaliekin eta agente biologiko eta/edo genetikoki aldatutako organismoekin.
- Ikerketa praktika egoki horiek aplikatzea UPV/EHUn.
- Etika Batzordeek zer funtzio eta ebaluazio prozedura dituzten jakitea.
Metodologia
TEORIKOA. Ikerketa proiektu baten plangintzan kontuan hartu behar diren oinarrizko funtzioak azalduko dira.
Irakaslea
Maria Jesús Marcos Muñoz. Ikerketaren Etikako teknikaria. IKERKETAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZA, UPV/EHU.
Gaizerrenda (gaztelaniaz)
I. Introducción e Historia
II. Ética, legislación y Buenas Prácticas Científicas
- a. Fundamentos, Valores y Normas
- b. Aspectos que evalúa un Comité de Ética en la Investigación
-
c. Procedimiento de Solicitud de Evaluación
III. Integridad científica
-
a. Mala conducta en investigación
- i. Uso, revelación, eliminación o daño
- ii. Fraudes
- iii. Parafraudes
- b. Mala conducta respecto a la autoría
-
c. Mala conducta respecto a la publicación
Lekuak eta egunak
Lekua | Eguna | Ordutegia |
---|---|---|
Gasteiz, Lucio Lascaray, Bideokonferentzia-gela | Martxoak 28 | 09:00-13:00 |
Leioa, Liburutegi Nagusia, 1. solairua, Biltzar Aretoa | Martxoak 29 | 09:00-13:00 |
Donostia, Carlos Santamaría, Irakaskuntza Tailerra | Martxoak 30 | 09:00-13:00 |
Leioa, Liburutegi Nagusia, 1. solairua, 7. gela | Martxoak 31 | 09:00-13:00 |
Iraupena:
4 ordu
Plaza kop.:
40
Izen ematea:
Itxita