Psikologia Doktoregoa
Doktoretza tesien VI. jarraipen jardunaldiaK
1. Jardunaldi hauen helburu nagusia nork bere ikerketa lana beste doktoregaien aurrean aurkeztean datza, norbere komunikazio-gaitasunak lantze aldera. Jardunaldi hauek, halaber, beste doktoregaiekin harremanak eraikitzeko eta haien atzeraelikadura jasotzeko testuinguru egokia ere badira.
2. Jarraipen Jardunaldietan parte hartzea derrigorrezkoa da. Psikologiako Doktoretza Programaren betekizuna gutxienez 3 Jarraipen Jardunalditan parte hartzea da. Doktoregaiek jardunaldietan parte hartuko duten ala ez adierazi beharko dute martxoaren 28erako (egun hori barne), posta elektronikoz bidaliko zaien Google Forms-eko galdetegian.
3. Jardunaldiak online egingo dira Webex plataformaren bidez. Sarbide-esteka eGelako Doktoregoko Gelan daukazue.
4. Jardunaldien egitura. Jardunaldien behin betiko ordutegia hurrengoa da: ekainaren 16ean, aurkezpen saio bakarra egingo da. Bi saio egingo dira (goiz eta arratsaldez) 09:00tatik 13:30etara eta 14:30etatik 15:30etara.
5. Jardunaldietan partaide bakoitzak egin beharreko komunikazioak bi zati izango ditu, bakoitza 5 minutukoa, gehienez ere: lehenengo zatian, partaideak aurrez prestatutako aurkezpen bideoa (ikus 6.2. atala) erreproduzituko da, eta bigarren zatia galderei eta eztabaidari eskainiko zaie. Esan gabe doa aurkezpenean zehar aurkezleak online konektatuta egon beharko direla, egingo zaizkien galderei momentuan erantzuteko.
6. Jardunaldiei begira aurkeztu beharreko fitxategiak:
- 6.1. Laburpena. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko duen ikerketa lanaren laburpen bat prestatu beharko du. Laburpenaren gehieneko luzera 200 hitzekoa edo 1500 karakterekoa (tarteak barne) izango da, eta hurrengo atalak jaso beharko ditu: (1) Sarrera; (2) Metodologia; eta (3) Emaitzak edo espero diren emaitzak. Izenburua bereiz joango da eta ez du hitz kopuruan eraginik izango.
- Laburpena antolatzaileek igorriko duten Google Forms galdetegi baten bitartez bidali beharko da. Azken data: maiatzak 23 (egun hori barne).
- Zuen laburpenak bidaltzeko esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSebvOMNAlHQ9 F6F7UbhNTgE4gYYPG5nz_SWWJiT6Bfakopu0w/viewform
- 6.2. Aurkezpen bideoa. Partaide bakoitzak 5 minutuko gehieneko aurkezpen bideoa prestatu beharko du. Aurkezpenak edozein egitura jarrai badezake ere, hurrengo galderei erantzutea iradokitzen da: (1) Zeintzuk dira zure ikerketaren aurrekariak? / Zein da zure ikerketaren marko teorikoa?; (2) Zer egitea pentsatzen duzu? / Zer egin duzu?; eta (3) Zer aurkitzea espero duzu? / Zer aurkitu duzu?
- Aurkezpen bideoa Google Drive-era igoko da, antolatzaileek aurrerago helaraziko duten estekaren bitartez. Gmail konturik ez izatekotan, bideoa antolatzaileei bidaliko zaie posta elektronikoz edo WeTransfer bidez. Azken data: ekainak 6 (egun hori barne).
Jardunaldi honen antolakuntzari (aurkezpena, laburpena, borondatezko laguntza…) buruzko edozein kezka edo zalantza baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete, hurrengo helbidean: jornadaseguimientotesis@gmail.com.
Izaera formalagoa duten gaietarako, Psikologiako Doktoretza Programako koordinatzailea den Joana Acharekin (joana.acha@ehu.eus) harremanetan jar zaitezkete.