Doktorego tesia: Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera

Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera

UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 23. artikuluari jarraituz (“Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera”), DOKek egingo duen gauza bakarra da tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera data GAURen jartzea. Horretarako, hauxe egin behar da:

  • Tesi zuzendariak “UPV/EHUtik KANPOKO ADITUEI TXOSTENAK ESKATZEKO DOKTOREGO TESIAREN ZUZENDARIAREN JAKINARAZPENA” izeneko inprimakia hartu beharko du inprimakien webgunetik, behar bezala bete beharko du eta gero doktorego programaren posta helbidera bidali beharko du.  Nahikoa da zuzendarietako batek bidaltzea inprimakia, baina zuzendari hori doktorego programako irakaslea izan behar da.
  • Tesi zuzendariek txostenak eskatu aurretik, Batzorde Akademikoak onespena eman beharko die adituei. Onespena adierazteko, Batzorde Akademikoko koordinatzaileak inprimakia sinatu beharko du.
  • Zuzendariak inprimakian jarritako gordailu prozesuaren hasierako data izan behar da zuzendariek adituei txostena eskatzeko bidalitako mezuarena (mezua bidali dieten data, alegia). Bestalde, data hori izan beharko da GAURen doktoregai bakoitzarentzat agertzen den tesia gordailuan uzteko azken eguna baino lehenagokoa.

Beste zalantzarik izanez gero tesia gordailuan uzteko prozeduraz, idatzi Graduondoko Zerbitzura: doctorado@ehu.eus.