Ebaluazio aktak sinadura
Batzorde Iraunkorrak 2024ko uztailaren 1eko saioan hartutako erabakiak, ebaluazio-akta guztien sinadura elektronikoa nahitaezkoa dela.
Akordio honen arrazoi nagusiak honakoak dira:
- a) DOKeren jarduera lerrokatzea gure plan estrategikoan planteatutako GJHekin.
- b) Araba eta Gizpuzkoako campusetatik bidalitako aktak galtzea ekiditea.
- c) Atzerapenak saihestea aktak sinatzeari dagokionez.
DOKek gomendatu dio unibertsitateak instalazioetan modu lehenetsian eskaintzen duen autofirma aplikazioa erabiltzea, akta guztiak aldi berean sinatu ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri behar da CAUrekin.
Halaber, honako hau gogorarazten da:
- Akta guztiak doktorego-programaren koordinatzaileak sinatu behar ditu (eta ez batzordekideek).
- Ebaluazio negatiboek arrazoituta egon behar dute.
- "Batzorde akademikoek erreklamazioak ebazteko" epearen azken eguna baino geroago sinatu beharko dira ezezko aktak, onartutako egutegiaren arabera.