Breadcrumb

UPV/EHUko Irakasleei Doktorego Eskolan Zeharkako Irakaskuntza Esleitzekoa

UPV/EHUko Irakasleei Doktorego Eskolan Zeharkako Irakaskuntza Esleitzekoa

Batzorde Iraunkorrak 2024ko martxoaren 11ko saioan hartutako erabakiak, JARDUN planari dagokion kredituen poltsa Doktorego Eskolari esleitzekoak, jasotzen du kreditu horien zati bat UPV/EHUko irakasleek eskainitako zeharkako prestakuntza aitortzera bideratuko dela.

Urtero gutxienez 0,5 eta gehienez 2,5 kreditu aitortuko zaio irakasle bakoitzari, ikasturtea bukatutakoan.

Honako modalitate hauetako irakaslanak aitortuko dira:

1) Aurrez aurreko irakaskuntza: emandako kredituak aitortuko dira.

2) Online irakaskuntza sinkronoa: emandako kredituak aitortuko dira.

3) Online irakaskuntza asinkronoa: ikastaroaren diseinua eta tutoretza lanak aitortuko dira (diseinuagatik 2 kreditu lehen mailan, eta tutoretzagatik gehienez 0,5 kreditu, 15 ikasletik gorako talde bakoitzeko). Online ikastaroetako tutoretza lanak ere kontuan hartuko dira, baldin eta irakasleek uste badute doktoregaientzat interesekoak direla.

Irakaslanaren parte gisa, doktoregaiaren ebaluazioa egin beharko da hiru modalitateetan.

DOKek urtero egingo du zeharkako irakaskuntzaren deialdia, eta UPV/EHUko irakasleek aurkeztutako proposamenak hautatzeko, horien zeharkakotasuna hartuko da kontuan, baita unean-unean ezartzen diren ildo estrategikoei zenbateraino lotzen zaizkien ere.