Nola kontatu zure doktoregoko ikerketa Sare Sozialetan
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregaiak
Datak
2024ko martxoa
Iraupena (ordutan) / Ordutegia
6 ordu (3 orduko 2 saio bakoitza)
Goizez: 11:00-14:00
Asistentzia
%100 bertaratzea derrigorrezkoa (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan).
Hizkuntza
Bizkaiko eta Arabako Campusa: gaztelania
Gipuzkoako Campusa: euskara
Modalitatea
Ikastaro honek bi saio izango ditu campus bakoitzean, lehena aurrez aurreko modalitatean eta bigarrena online modalitatean (eGelaPi plataformaren bidez).
Lekua eta egunak
CAMPUSA | DATA | LEKUA |
---|---|---|
Bizkaiako campusa (Leioa) |
Martxoak: 4 (presentziala) eta 18 (online) |
Biblioteka Nagusia eraikina 6B (1. Solairua) |
Gipuzkoako campusa (Donostia) |
Martxoak: 5 (presentziala) eta 19 (online) |
Carlos Santamaria Zentroa 1 gela |
Arabako campusa (Vitoria-Gasteiz) |
Martxoak: 6 (presentziala) eta 20 (online) |
Micaela Portilla Ikergunea 0.6 gela |
Hizlaria, irakaslea eta profila
Ziortza Guezuraga Aresti. Sare sozialetako irakaslea komunikazio zientifikoan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Masterrean. Zientzia komunikatzen lan egiten du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran: batez ere, zientziaren hedapena sare sozialetan eta ekitaldien kudeaketa.
Parte hartzaileen kopurua
20
Izen-ematea
Helburuak
Sintetizatzeko eta komunikatzeko gaitasuna garatzea da ikastaro honen helburu nagusia, betiere, partaideen abiapuntuko helburua oinarri hartuta.
Partaideek dibulgazioaren inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratzea da asmoa, sare sozialen testuinguruan bereziki.
Azkenik, interesdunek CRUEk antolatutako #HiloTesis lehiaketan parte hartzea sustatu nahi da ikastaroaren bitartez.
Doktoregaiak eskuratuko dituen gaitasunak
- Ikerketa edo sortze prozesu bat diseinatu, sortu eta martxan jartzeko gaitasuna.
- Komunitate akademiko eta zientifikoarekin eta, oro har, gizartearekin komunikatzeko gaitasuna, haien ezagutza-eremuetan erabili ohi diren modu eta hizkuntzetan.
Ikastaroaren edukia
Ikastaro honetan, sare sozialetan ezagutzen transferentzia eta dibulgazioa egiteko oinarrizko gaitasunak eskuratuko dituzte parte hartzaileek. Arreta berezia eskainiko zaie X sareari (lehen Twitter zena) eta CRUEren #HiloTesis lehiaketari.
Talde bakoitzak bi saio egingo ditu:
- Lehena aurrez aurrekoa izango da, 3 ordukoa; bertan, oinarri teorikoak finkatzeaz gain, #HiloTesis diseinatzeko gidalerroak azalduko dira eta landutako edukiak praktikan jartzen hasiko dira partaideak.
- Bigarren saioa online izango da, eta ikasleek egindako proposamenen inguruan lanean hasiko gara, horiek borobildu eta egokitzeko.
Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak antolatutako ikastaroa Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta DOKe-rekin lankidetzan.