Euskara komunikazio akademikoan: ahozko testu-generoen araberako egokitasuna
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregaiak
Data
2024ko maiatza-ekaina
Iraupena/Ordutegia
15 ordu (3 orduko 5 saio bakoitza)
9:00etatik 12:30 arte (30 minutuko atsedenaldiarekin)
Asistentzia
%100 bertaratzea derrigorrezkoa (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan).
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala
Lekua eta egunak
CAMPUSA | DATA | LEKUA |
---|---|---|
Bizkaiko campusa (Leioa) |
Maiatzak, 28 Ekainak, 4, 11, 18, 25 |
Biblioteka Nagusia eraikina 6B (1. Solairua) |
Hizlaria, irakaslea eta profila
Sergio Monforte del Valle. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean ere bai. Eskolak ematen ditu Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean; beraz, euskararen aldaerak, erregistroak, estiloak, ahozko nahiz idatzizko komunikazioa, testu-genero akademikoak, besteak beste, lantzen ditu bere irakasgaietan. Horrez gain, 2022-23 deialdian IKD i3 Hezkuntza Berrikuntza Proiektu batean parte hartu du Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza eskolako ikasleen hizkuntza-gaitasunak garatzeko eta hobetzeko asmoz.
Parte hartzaileen kopurua
15
Izen-ematea
Helburuak
- Esparru akademikoan ohikoak diren ahozko testu-generoak egoki ekoiztea.
- Ikasleek karrera akademikoan egin behar dituzten testuetan trebatzea eta aurkezpen eraginkorrak prestatzen laguntzea.
- Testuinguruaren parametro pragmatikoak aintzat hartuta, behar den testu-generoa aukeratzea eta bere ahozko baliabide (linguistiko eta ez-linguistiko)ak erabiltzea.
- Ahozko hizkuntzak dituen mailak testu-genero akademikotik begiratzea.
Doktoregaiak eskuratuko dituen gaitasunak
- Ideia berri eta konplexuen azterketa kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko gaitasuna.
- Komunitate akademiko eta zientifikoari eta, oro har, gizarteari ezagutza-eremuei buruz komunikatzeko gaitasuna izatea, nazioarteko komunitate zientifikoan erabili ohi diren modu eta hizkuntzetan.
- Ezagutzan oinarritutako gizarte baten barruan aurrerapen zientifiko, teknologiko, sozial, artistiko edo kulturala sustatzeko gaitasuna, testuinguru akademiko eta profesionaletan.
- Zientzia Irekia eta Herritarren Zientzia sustatzeko gaitasuna, martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 12. artikuluarekin bat etorrita, ezagutza zientifikoa guztien ondasuntzat hartzen laguntzeko, Zientzia Irekiaren eta Herritarren Zientziaren hainbat alderdirekin lotutako doktoregaiek egindako zeharkako jardueren ebaluazioaren bidez, baita mikrotxekzio-formatuko diziplinetan lortutako gaikuntzaren bidez ere.
Ikastaroaren edukia
- Parametro pragmatikoak eta testuinguruaren eta egoeraren baldintzak. Ekoizlea, hartzailea, gaia, kanala, denbora-muga, estilo, erregistroa, euskarri-baldintzak...
- Baliabide linguistiko eta semiotikoak. Ahoskera, tonua, intonazioa, abiadura, keinuak, gorputz-hizkuntza, begirada-kontrola, publikoarekiko interakzioa...
- Egokitasuna. Egoerarekin bat datozen baliabideak, aurkezpenetarako euskarri eta lexiko egokia (dagokion mailakoa).
- Komunikatibotasuna. Testua entzun ahala eragozpenik gabe ulertzea. Horretarako, hainbat estilo-zuzenketa ulergarritasunaren mesederako izan daitezke (aditza gehiegi ez atzeratzea, zenbait kalko desegoki saihestea, atalen arteko diskurtsoa hariltzea, amaiera egokiak prestatzea...).
Metodologia
- Ikastaro honetan erabiltzen dugun metodologia zientzia komunikatzeko erabiltzen diren testu-generoen ekoizpenean oinarrituta dago. Alor akademikoarekin lotutako komunikazio-egoerak simulatuko ditugu, eta komunikazio-egoera horietan erabiltzen diren testu-generoak ekoitziko ditugu. Testu-ekoizpenean hobetzen joateko, hainbat baliabide eta zeregin erabiliko ditugu: azalpen teorikoak, landuko ditugun testu-generoen azterketa, norberaren ekoizpenaren azterketa, besteak beste.
Programa
- Testu motak, erregistroak eta estiloak euskararen barruko bariaziotik
- Aurkezpenak: testu-generoen egitura, ahozkoen antolamendua eta baldintzak eta euskarriak
- Ahozkorako diskurtso-estrategiak: baliabide linguistikoak eta semiotikoak
- Kongresu-hitzaldia
- Dibulgazio-hitzaldia