Ikastaro praktikoa: idazkera akademikoa (Urria-Abendua 2023)

Ikastaro praktikoa: idazkera akademikoa

Nori zuzendua

UPV/EHUko doktoregaiak:

  • Bigarren edo hirugarren ikasturtekoak (lehentasuna), eta
  • Ikerketa proiektua aurreratua dutenak; hau da, testu akademiko bat (kapitulua, artikulua, hitzaldia, entsegua) idazteko (atariko moduan bada ere) behar adina datu bilduta edota aztertuta.

Data

2023ko urria-abendua

Iraupena (ordutan) / Ordutegia

32 ordu (4 orduko 8 saioa; astean egun bat).

  • Arabako campusa: 15:30-19:30 (arratsaldez)
  • Bizkaiako campusa: 10:00-14:00 (goizez)
  • Gipuzkoako campusa: 15:30-19:30 (arratsaldez)

Asistentzia

% 75 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala:

Lekua eta egunak

Arabako Campuseko taldea, irakasteko modalitatea aldatzea: presentzialetik onlinera
Arabako campusa
(Gasteiz)
Urriak, 19, 26
Azaroak, 2, 9, 16, 23, 30, eta,
Abenduak, 14
Online
Bizkaiko campusa
(Leioa)
Urriak, 16, 23, 30
Azaroak, 6, 13, 20, 27, eta,
Abenduak, 11
Biblioteka Nagusia eraikina
6B eta 7 gelak (azaroak 6)
(1. Solairua)
Gipuzkoako campusa
(Donostia)
Urriak, 17, 24, 31
Azaroak, 7, 14, 20, 28
Abenduak, 11
Carlos Santamaria Zentroa
2 gela eta 3 gela (azaroak 7)

Hizlariak, irakasleak eta profila

Susana Carro Ripalda andrea (Arabako eta Bizkaiko Campusa). Gizarte Antropologiako doktorea Edinburgoko Unibertsitatean, zientzia, teknologia eta gizarteari buruzko ikasketetan espezializatua, eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna (Psikologia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle-ikertzaile izan da Glasgow, Edinburgo, Durham eta Deustuko unibertsitateetan. Nazioarteko (Erresuma Batua, Mexiko, Brasil, India) eta diziplina anitzeko (gizarte-zientziak, natur zientziak eta zientzia esperimentalak, eta ingeniaritzak) ikerketa-taldeak koordinatu ditu finantzatutako proiektu handietan. Berrikiago Bizkaia:Talent programaren ikertzaile izan da Deustuko Unibertsitatean. Aldi berean, Susanak Ikerketa Metodologietan eta Idazketa eta Edizio Akademikoan karrera bat egin du prestatzaile moduan, eta horri buruzko ikastaroak diseinatu eta eman ditu Glasgow, Durham, Deustu, Bartzelona eta Euskal Herriko unibertsitateetan. Susana ere aditua da Ikerketaren Etikan eta Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuan (RRI). Argitalpenen artean, honako hauek: Macnaghten, P. y Carro-Ripalda, S. (eds.) 2015. Governing Agricultural Sustainability: Global Lessons from GM crops. London y New York: Routledge; González-Abrisketa, O. y Carro-Ripalda, S. 2016. “La apertura ontológica en la antropología contemporánea”. Revista de Dialectología y Tradiciones Populares.  Vol. LXXI (1): 101-128; y Carro-Ripalda, S. y Astier, M. 2014. “Silenced voices, vital arguments: smallholder farmers in the Mexican GM maize controversy”. Agriculture and Human Values 31 (4): 655-663.

Esteban Zamora Godoy jauna (Gipuzkoako Campusa). Filosofian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, Filosofian lizentziatua Txileko Santiagoko ARCIS Unibertsitatean eta Hezkuntzan lizentziatua Hezkuntza Zientzien Unibertsitate Metropolitarrean (UMCE). Eskolak eman ditu bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean Txileko Santiagon eta Bartzelonako Unibertsitateko "Aula Abierta de Filosofía" proiektuan, eta diziplinarteko hainbat ikertaldetan parte hartu du hezkuntzaren, artearen eta estetikaren eta gizarte zientzien arloetan. Egun, "Colonialidad, reclusión, poder: formas coloniales y postcoloniales de internamiento en el Mediterráneo y aledaños" ikerketa proiektu europarrean parte hartzen du, eta UMCEko (GIEP) Hezkuntzari eta Botereari buruzko Ikertaldean ere bai. 

Parte hartzaileen kopurua

15

Aurretiko betekizunak

Ezinbestekoa da lehen eskola-egunean ikasleek ikasturtean zehar idatzi nahiko luketen testuaren ideia hausnartu eta/edo landutako zerbait ekartzea (tesi-kapitulu bat, artearen egoera/tesiaren berrikuspen bibliografikoa, artikulu bat, saiakera bat, biltzarrerako hitzaldi bat). Ideia hori laburpen edo abstract, eskema, ohar antolatu edo bullet points moduan idatzita ekar dezake, edo zirriborro labur moduan. Ohar horietan oinarrituta lan egingo da. Testuan aurrera egin ahal izateko, testua idazteko behar diren irakurketak edo datuen analisiak eginda izango dituzte ikasleek, edo, bestela, zeregin horretan egon beharko lukete erritmo onean.

Izen-ematea

INSKRIPZIOA ITXITA
OHARRA: eskolako zeharkako jardueretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 2023/24 ikasturte berriko matrikula ordainduta izatea.

Helburuak

  • Praktikaren bidez ikastea idazkera akademikoaren oinarriak, trebetasunak eta estrategiak, eta, zehatzago, doktorego tesiak eta artikulu akademikoak idazteko behar direnak.
  • Ikasle bakoitzak aukeratutako testu akademiko baten zirriborro aurreratua osatu beharko du 8 astetan (tesi kapitulua, artearen egoera, artikulua, saiakera, txostena...), eta testu horren zati handi bat egituratuta eta idatzita utzi beharko du, eta azken berrikuspena egiteko prest.
  • Talde lanerako eta eztabaidarako gunea izatea, idazkera akademikoan aurrera egiteko apurka-apurka landutako prozesuan. Irakasleek, frogatutako metodoari jarraituz (Belcher 2009), eta beraiek ikastaro honetarako berariaz sortutako materialak aurkeztuta, banakako zirriborroak osatzen joateko jarraibideak, ariketak, materialak eta egitura emango dituzte. Ikastaroan banakako lana egin behar da, baina talde lana ere egin beharko da ikaskideen lanak irakurri, berrikusi, oharrak egin eta kritika konstruktiboa egiteko.
  • Trebetasun osagarriak lortzea argitalpen akademikoen arlorako ikasleari ekoizpen ohiturak ezartzen laguntzeko eta oinarrizko orientabidea emateko.

Ikastaroaren formatua

Saio bakoitzak honakoak konbinatuko ditu:

  • Eskola magistral baten alderdiak; testu akademikoak idazteko prozesuan inplikatutako printzipio, kontzeptu eta alderdi teoriko eta praktikoei buruz irakatsiko du irakasleak.
  • Banakako zein taldeko hainbat jarduera praktiko; horietan, ikasleek ikasitakoa aplikatzeko aukera izango dute, ikasgelan gainbegiratu eta zuzendutako ariketen bidez.
  • Eztabaida eta kontsulta kolektiborako espazio dinamikoa, idazketarekin eta argitalpen akademikoekin zerikusia duten gaiak argitzeko.
  • Banakako kontsultarako gunea: irakasleak banakako laguntza eman ahal izango die ikasleei, beharrezkoa denean.

Ikasleek binaka edo taldetan lan egingo dute, jarduera jakin batzuetarako lehenengo saiotik aurrera, eta saio batetik bestera zereginak osatuko dituzte, ondoren emaitzak eta zalantzak kolektiboki berrikusteko.

Ikastaroaren edukia (astez aste)

  1. Elección razonada del texto a escribir: ¿qué necesitamos para escribir nuestro texto? ¿Qué vamos a decir en nuestro texto? Escribiendo un resumen organizador de nuestro texto. Lectura anotada de un abstract modelo. Reflexión crítica sobre aspectos no técnicos relacionados con la escritura académica (sentimientos y hábitos, problemas prácticos y como solventarlos). Tipos de textos académicos: ¿qué es publicable?
  2. Avance de los argumentos del texto: qué son, cómo reconocerlos, dónde deben aparecer en un texto. ¿Cómo se construye un buen eje argumental para nuestro texto? Esbozando los argumentos principales de nuestro texto y revisándolos. Estudiando los argumentos en textos modelo. ¿Cómo seleccionar revistas académicas para publicar un artículo? Tipos de revistas y su idoneidad.
  3. Estado de la cuestión, estado del arte, revisión bibliográfica: para completar una revisión bibliográfica para nuestro texto.  Relación de nuestro texto con los debates existentes: nuestro punto de entrada. Delineando nuestra revisión bibliográfica/estado del arte: puntos principales y mapas conceptuales. Cómo hay que leer un texto académico: fichas de lectura crítica. Estrategias para encontrar literatura relevante.
  4. Perfeccionamiento de la estructura del texto. Modelos de estructuras según área disciplinaria y tipo de texto. Resolviendo problemas estructurales: subtítulos y subsecciones, con sus correspondientes contenidos. Desarrollo y revisión de un esquema estructural o guion para nuestro texto. Estructura de una tesis doctoral.
  5. Presentación y evaluación de la evidencia que va a sostener nuestros argumentos. Tipos de evidencia. Cómo (d)escribir nuestra evidencia y reflejarla en las diferentes secciones (estado del arte, métodos, resultados o discusión). Revisando la evidencia para nuestro texto. Bancos de frases para la escritura académica.
  6. Principios: ¿cómo comenzar nuestros textos? Revisando los títulos, los abstracts y las palabras clave. Ingredientes de una buena introducción. Escribiendo y revisando la introducción de nuestro texto. Estilos y gestores bibliográficos, citas, plagio.
  7. Finales: ingredientes de una buena concusión. Concluyendo nuestros textos. Aprendiendo a editar nuestros textos: revisión de la microestructura y del estilo. Pequeña guía para escribir secciones de metodología.
  8. Presentación de los textos: se harán evaluaciones completas de los textos por parejas o grupos pequeños, con la ayuda de una plantilla. En clase se leerá un fragmento de cada texto y se debatirán los aspectos positivos, mejorables y problemáticos referentes al estilo y a la microestructura. Espacio para preguntas, dudas, clarificaciones y correcciones. Cada estudiante diseñará un plan de trabajo y calendarización para la finalización y entrega de su texto individual. Auto-evaluación del progreso de cada alumna, alumno, y evaluación del curso.