Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna
Nori zuzendua:
UPV/EHUko doktoregaiak
Data:
2023ko maiatzaren 17a - 2023ko maiatzaren 30a
Iraupena:
10 ordu
Hizkuntza:
Euskara
Modalitatea:
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez.
Hizlaria, irakaslea eta profila:
Ander Altuna Gabiola jauna, Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-zuzentzailea.
Parte hartzaileen kopurua:
Gutxienez 12 eta gehienez 20
Helburuak:
- Esparru akademikoan kalitatezko testuak sortzea.
- Lan akademikoen ezaugarriak aintzat hartuta, euskarazko komunikazio akademikoan euskara idatziaren zuzentasuna bermatzea.
- Sortzen ditugun testuak zuzenak, egokiak eta komunikatiboak izatea.
Edukiak:
- Zuzentasuna. Zuzenak euskara zuzena esan nahi du, hau da, euskara batuan (Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak aintzat hartuta) idatzita egotea eta gramatika zuzena izatea (deklinabidea, aditzaren morfologia, sintaxia...).
- 2018az geroztik Euskara Batuaren Eskuliburuan jasota daude Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) era didaktiko eta dibulgatzailean.
- Egokitasuna. Lexiko egokia (dagokion mailakoa) bermatzea eta terminologia zaintzea (komunitate zientifikoan adostutako terminoak erabiltzea).
- Komunikatibotasuna. Testua irakurri ahala eragozpenik gabe ulertzea. Horretarako, hainbat estilo-zuzenketa ulergarritasunaren mesederako izan daitezke (aditza gehiegi ez atzeratzea, aditza aurreratzea, zenbait kalko desegoki saihestea...).