Buru mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna
Nori zuzendua:
UPV/EHUko doktoregaiak
Data:
2023ko ekainaren 28a - 2023ko uztailaren 11
Iraupena:
10 ordu
Hizkuntza:
Euskara
Modalitatea:
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez.
Hizlaria, irakaslea eta profila:
Ainhoa Latatu Núñez andrea, Biologian doktorea da UPV/EHUn. UEUn unibertsitate mailako prestakuntzaz arduratzen da, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz. 2020. urtetik Irakaskuntza Masterreko Batzorde Akademikoko kidea eta irakaslea ere bada.
Parte hartzaileen kopurua:
Gutxienez 12 eta gehienez 20
Helburuak:
- Buru mapen oinarria zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzea.
- Buru mapen erabilpena norberaren egunerokotasunean zein izan daitekeen esploratzea.
- Buru mapak egiten trebatzea.
Edukiak:
- 1. GAIA: Buru mapak: oinarriak
- 2. GAIA: Buru mapak: antolaketa eta sormenerako tresna
- 3. GAIA: Buru mapen beste erabilpen batzuk