Breadcrumb

UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia (2025)

UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia

2025eko maiatzaren 30ean, ostirala, UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo da, 2024an tesia defendatu zutenentzat. Ekitaldiko burua Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da, Joxerramon Bengoetxea Caballero jauna, eta arratsaldeko 17: 00etan hasiko da, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioan). Ekitaldiak gutxienez hiru ordu iraungo du.

Tesia 2024. urteetan defendatu eta aipatutako ekitaldian parte hartu nahi duten doktore berriek ondoren agertzen den eskaera orria bete behar dute, eta 2025eko apirilaren 30a baino lehen bidali, egun hori barne (ezingo da aurkeztu eskaerarik data hori baino beranduago).

Doktorego Eskolak jantzi akademikoa emango die doktore berriei ekitaldiaren egun berean. Hortaz, ekitaldian parte hartuko duten doktoreak garaiz joan beharko dira UPV/EHUko Areto Nagusira, 15: 45etarako, antolatzaileek emango dizkieten argibideei jarraitzeko.

Pertsona horientzako gonbidapena doktore berriei emango diete antolatzaileek, doktoreok jantzi akademikoa jantzi eta gero. Areto Nagusian sartzeko gonbidapena eskatuko da. Erakundea doktore berriekin harremanetan jarriko da, behar diren argibideak posta elektronikoz emateko.

Argazkilariak egongo da ekitaldi osoan, argazkiak ateratzen pertsonei banan‑banan eta taldean.