Ánalisis de datos cualitativos con caqdas

CAQDAS BIDEZ EGINDAKO DATUEN KUALITATIBOEN ANALISIA JARDUERA FISIKOAN ETA KIROLEAN APLIKATUAK

Doktorego Programa:

Jarduera Fisikoa eta Kirola Doktorego Programa

Jardueraren deskribapena:

Jarduera honen helburua datu kualitatiboen analisian egun dauden ordenagailuaren laguntza duten programak ezagutu eta berauetako baten erabilera eta aplikazioa ezagutzea eta barneratzea izango da, betiere, jarduera fisikoaren alorrean egiten ari diren doktorego tesietan izan dezakeen erabilera praktikoa kontuan izanda. Oinarrizko erabilpenetatik haratago (datuen erredukzioari edo kodifikazioari dagozkionak), datuen erabilpena eta transformazioa (taulak, sareak, kontzeptu mapak…) zein patroi edo gai errekurrenteen prozesuak landuko dira.

Bi saiotan banatuko da jarduera: lehenengoan oinarrizko kontzeptuak eta prozesuak zehaztuko dira eta bigarrenean, analisi konplexuagoak landuko dira, doktoregaien datuak erabiliz lanketa horretan.

Egutegia:

Tokia Data Ordutegia
LOAM laborategia 2015ko Azaroak 16 09:00-13:00
15:00-19:00
2015ko Azaroak 17 09:00-13:00
15:00-19:00

Iraupena:

16 ordu

Ikasle kopurua:

15

Izen-ematea, informazio gehiago eta kontaktua:

Oidui Usabiaga
Posta elektronikoa: oidui.usabiaga@ehu.eus